Gernika KESB

Itziar Ariztimuño, gutariko bat

Itziar Ariztimuñok seigarren denboraldiz jarraian jokatuko du Lointek Gernika Bizkaian

Itziar Ariztimuñok Lointek Gernika Bizkaiarekin zuen kontratua beste urte batez berritu du eta bere seigarren denboraldia osatuko du jarraian Malosten. Antolatzailea Emakumezkoen Endesa Ligako onenetarikoa da defentsa arloan bere postuan. Bere hanka arinei esker aurkariak gogaitzen ditu eta erasoan bere abiaduraz baliatzen da saskirako bidea aurkitzeko. Gainera, jaurtiketetan, bai hurbilekoetan zein urrunekoetan, gero eta konfiantza handiagoa dauka eta bere hobekuntza nabaria da. Aurten 2,7 puntu, 1,7 errebote eta 1,2 asistentzia eskuratu ditu bataz beste jokatu dituen 14:42 minutuetan, inoizko bere markarik onena Gernikan. Hirugarren kontratu berritze honekin, Lointek Gernika Bizkaiak dagoeneko maila altuko kanpoko lerroa dauka 2021/2022 denboraldirako Itziar Ariztimuño, Rosó Buch eta Belen Arrojorekin.

Nork esango zion Loiola Indautxutik etorri zen neska horreri noizbait bere seigarren denboraldia osatuko zuela emakumezkoen saskibaloiko gorengo mailan. Itziar Ariztimuño 100 partidetara heldu zen Emakumezkoen Endesa Ligako liga erregularreko Movistar Estudiantesen aurkako neurketan. Lehen mailan partida gehien jokatu dituen hirugarren bizkaitarra da bilbotarra. Hau dena 22 urterekin bakarrik. Gainera, denboraldi honetan minutuetan bere bataz bestekorik altuena lortu du. Gernikara heldu zeneko jokalariarekiko hobekuntza oso handia izan du kantxako bi aldeetan. Defentsan beti bezain fin dabil bere esku eta hanka arinei esker. Erasoan uztaia begiratzeko gero eta beldur gutxiago dauka, batez ere bere jaurtiketa hobetu duenetik.

Itziar Ariztimuño 22 urteko jokalari beterana bat da jadanik, umeentzako erreferentzia bat: “Umeek kaletik ikusten eta agurtzen naute eta hori zoragarria da. Badakit jokatzen ikusten nautela eta nire helburuetako bat saskibaloia hedatzea da eta horretara animatzen diet. Jokalari eta talde moduan gure onena eman behar dugu, eredu izan”. Bilbotarrak inork baino hobeto daki marea granateak Malosten duen garrantzia: “Talde moduan pasa den urteko emaitzak hobetu nahi ditugu, urtero hori da helburua, baina badakigu oso zaila izango dela. Marea granatea Malosten bueltan izatea oso garrantzitsua izango litzateke guretzat, seigarren jokalaria dira, eta une txar eta onetan gure hauspo nagusia”.

Hirugarren kontratu berritze honekin, Lointek Gernika Bizkaiak dagoeneko maila altuko kanpoko lerroa dauka 2021/2022 denboraldirako Itziar Ariztimuño, Rosó Buch eta Belen Arrojorekin.


Itziar Ariztimuño cumplirá su sexta temporada en el Lointek Gernika Bizkaia

Itziar Ariztimuño renueva con el Lointek Gernika Bizkaia y cumplirá su sexta temporada en el club gernikarra. La base se ha asentado como una de las mejores bases defensivas de la Liga Femenina Endesa gracias a su electricidad e intensidad cada vez que salta a la cancha. Además, poco a poco va mirando más y mejor al aro adquiriendo más recursos ofensivos con la mejora de su lanzamiento exterior. Esta última campaña la bilbaína ha promediado 2,7 puntos, 1,7 rebotes y 1,2 asistencias en los 14:42 minutos por partido, el máximo de su carrera como profesional. Con esta tercera renovación, el club de la villa foral cierra ya una primera línea exterior de alto nivel con Ariztimuño en el puesto de organizadora de juego, Rosó Buch de escolta y Belén Arrojo de alero.

Quién le diría a aquella joven jugadora proveniente de Loiola Indautxu que algún día llegaría a cumplir su sexta temporada en la élite del baloncesto femenino. Se dice pronto. Itziar Ariztimuño superó la barrera de los 100 partidos con la elástica granate en el partido de liga regular de Liga Femenina Endesa ante el Movistar Estudiantes. Es la tercera jugadora vizcaína con más partidos en la máxima categoría estatal. Con 22 años. Casi nada. En este último año ha logrado encima su tope en minutos jugados con una media de 14:42. Sigue siendo igual de eléctrica tanto en defensa como en ataque. Atrás pelea por cada balón hasta la extenuación en la primera línea defensiva del Lointek Gernika Bizkaia con sus rapidísimas piernas. En la fase ofensiva va dando pasos adelante con mejores lecturas de las ventajas y con menos miedo de ir hacia la canasta.

Itziar Ariztimuño es una veterana de tan solo 22 años, una referencia en Gernika: “Muchos niños y niñas me ven y me saludan por la calle, que es algo que me gusta mucho. Sé que quizá ellos me vean y también quieran seguir jugando a baloncesto de mayores y yo les animo a que sigan jugando. Por eso soy consciente también del ejemplo que les tenemos que dar, como equipo y como jugadoras”. Sabe mejor que nadie de la importancia de la marea granate en Maloste para obtener buenos resultados y buen juego: “Como equipo, queremos mejorar la temporada pasada, algo que no va a ser fácil, pero confiamos en que, con la mejora de la situación sanitaria, la gente pueda venir a Maloste y, aparte de disfrutar y contar con su apoyo, intentar alcanzar metas más ambiciosas”.

Con esta renovación de Itziar Ariztimuño, el club de la villa foral cierra ya una primera línea exterior de garantías y alto nivel con bilbaína en el puesto de base, Rosó Buch de escolta y Belén Arrojo de alero. Se sigue con la línea continuista de un grupo que tantas alegrías ha dado a la marea granate.