Gernika KESB

Lointek enpresa, Gernika Bizkaiaren babesle ofizial berria bilakatu da

Gernika Bizkaia taldea “Lointek Gernika Bizkaia” deituko da hemendik aurrera

Gernika KESB taldea ados jarri da Lointek enpresarekin taldearen babesle ofiziala izateko. Ostiral honetan, irailaren 9a, Lointek-eko zuzendari generala den Javier Loroño eta Gernika Bizkaiako presidentea den Gerardo Candina Malosten elkartu dira babesle ofizialarekin argazkia ateratzeko. Enpresak momentuz urte baterako firmatu du.

Lointek-ek bere zerbitzu eta produktuen gama sakontzea eta merkatu industrialean zerbitzu globala ofrezitzea lortu du bere esperientziari esker. Bere kokapena industria tradizio handiko leku batean dago. Honek, produkzioaren sarbide arin bat permititzen dio edozein herrialdetara garraiatzeko. Enpresa honek, gainera, presentzia establea du 28 herrialdetan, 6.000 baino gehiago pertsonekin eta 1.000 bezerorekin.

Javier Loroñok, Lointek enpresako zuzendari generalak, talde hau zer dela eta hartu duen azaldu du:Gernika Bizkaia aukeratu nuen emakumezkoen talde bat delako eta emakumezkoen kirolei laguntzea aukeratu dudalako”. Zuzendariak dena zenbakiak jartzea ez dela adierazi du. “Uste dut denari ez zaiola zenbakiak jarri behar, ez da dena errentablea izan behar”, azaldu du. Emakumezkoen kirolari egin zaion laguntzari buruz aritu denean “hipokresia asko “ dagoela esan du. “Jende askok esaten du laguntzen diola, baina benetakoa dena ezberdina da”, jarraitu du.

Lointekeko zuzendaria, liluratuta geratu da kantxara joaten den jendearekin. “Beste alde batetik, esan behar dut lehengo urteko partidaren batera joan nintzela eta pabilioia beterik zegoela. Giro ona arnasten da. Oso identifikatuak sentitzen gara emakumezkoen saskibaloiak duen esfortzu, lan-talde, sakrifizio, helburu…eta abarrekin. eta guzti hau lagundu nahi dugu”, deklaratu du enpresako zuzendari generalak.

Gure presidentea den Gerardo Candinak ere hitz batzuk izan zituen: “Esker onekoak sentitzen gara Lointeken laguntzagatik, asko lagunduko digu eta kirol eta sozietate proiektu zail hau kontsolidatzen saiatuko dira. Balorea jarri behar zaio kontu honi”.  Eskertuta dagoela demostratu zuen presidenteak, kontratu berri hau sinatu ostean: “Lointek-entzako esker oneko hitzk baino ez ditugu. Oxala emakumezkoen saskibaloiak izan duen eztanda Rio 2016ko joku olinpikoetan hurbil dezan zale eta sponsor gehiago kirol polit honetara”, azaldu du.

Gernika KESB-eko klubetik ongi etorria eman nahi diogu Lointek enpresari eta eskerrak eman nahi dizkiogu bertako zuzendari generala den Javier Loroñori.  Oxala erlazio luze hau behar bezalakoa zein ona bi aldeetatik.