Gernika KESB

Asteburuan ikusgai (otsailaren 16 eta 17a)[:]

Saskibaloiaz beteriko asteburu berri bat aurretik daukaguna. Larunbateko partidarik garrantzitsuena Gernika KESB eta La Salleren arteko derbi bizkaitarra izango da Euskal Ligako junior ligan. Lehen mailako nazionalak eta kadeteak, aldiz, Durangon eta Gasteizen jokatuko dute, hurrenez hurren, larunbat arratsaldean. Horrez gain, Julenen infantilek neurketa oso garrantzitsua jokatuko dute Atxuri Soloko Basketen aurka ligako lidertza jokoan dagoelarik. Igandean goiz eta arratsaldeko plana, lehenengo juniorrak eta ondoren bigarren mailako senior erregionala. Hurbildu Malostera!

 [:]