Gernika KESB

Vanderwal y Christinaki FIBA Leihoetan[:]

Hurrengo bi asteetan ez Liga DIArik ezta Eurocup-ik egongo, bai ordea FIBA Leihoak. Bertan izango dira Lointek Gernika Bizkaiako bi jokalari haien herrialdetako kamiseta babesten: Rachel Vanderwal (Britainia Handia) eta Eleanna Christinaki (Grezia). Serbia eta Letoniako 2019ko ekainean jolastuko den Eurobasket-eko aurrefaseko azken bi partidak jokatu dira hurrengo bi aste hauetan. Gure jokalariek eginbeharrak nahiko ondo bideratuta dituzte Europako txapelketan parte hartzera begira.

Lointek Gernika Bizkaiak ezinhobeto hasi du aurtengo denboraldia. Ligan ez du porrotaren zapore gazia ezagutzen, neurketa denak irabazi ditu. Horri esker, sailkapeneko bigarren postuan dago kokatuta Perfumerias Avenidarekin berdinduta. Eurocup-en, berriz, bolada onari jarraipena eman diote Mario Lopezen neskek. Bi garaipen eta porrot bakarra, Gironaren aurka, kanporaketak jokatzeko helburua gero eta gertuago dago. Denboraldi hasiera honetan egutegia oso exigentea izan da, partida asko egun gutxitan. Horrez gain, bidaia luzeek entrenatzeko denbora kentzen dute. Ondorioz, atseden aste hau oso garrantzitsua izango da buruan zein gorputzean indarrak berreskuratzeko. Selekzioen norgehiagokak eta gero, berriro egutegi gogorra izango du Lointek Gernika Bizkaiak.

Rachel Vanderwal igandean jarri zen Jose Maria Buceta hautatzailearen esanetan Manchesterren. Britainia Handiko selekzioak konexio handia dauka Liga DIArekin. Batetik, entrenatzailea espainola da eta bestetik, zerrendako bost jokalarik bertan jokatzen dute. Irletako herrialdea D multzoan kokatuta dago Grezia, Israel eta Bulgariarekin batera hiru garaipen eta porrot bakarreko balantzearekin. Partida hauetan gure antolatzaileak bataz beste 7 puntu, 3 errebote eta 4 asistentzia lortzen ditu. Datorren larunbatean Elleana Christinakiren Grezia jasoko dute Manchesterren eta asteazkenean Portugal. Britainia Handiak bi neurketak irabazi beharko lituzke Eurobasketerako txartela ziurtatzeko.

Argazkia: FIBA

Gure azken fitxaketak, bestalde, lehen aipatu bezala, orain bere taldekidea den Vanderwalen aurka jokatuko du larunbatean. Greziak garaipen bat besterik ez du behar hurrengo udan Serbian eta Letonian jokatzeko txartela lortzeko. Azken jardunaldian Israelen aurka jokatuko du gure hegalekoak etxean, Kozanin. Eleanna Christinakik bi partida jokatu ditu orain arte FIBA Leihoetan bere selekzioarekin, baina zenbaki oso onak lortu ditu: Hamar puntu baino gehiago sartzen ditu bataz beste 12 minututan.

[:]

Tagged with:     , ,

Related Articles