Gernika KESB

A1 / A2

Euskal Ligan lehiatzen duten Lointek Gernikako hiru taldeek bukatutzat eman dute haien lehenengo fasea. Asteburu honetan bigarrena hasi aurretik talde bakoitzaren balantzea eta helburuak aztertu ditu entrenatzaile bakoitzak.

Julen Gomezen Lointek Gernika Ibaizabalek lehenengo fase ia borobila osatu du bederatzi garaipenekin, porrot bakarrarekin eta Euskal Ligako lehen postuarekin. Gernikarrak Irune Orioren eta Laura Ibarraren epe luzeko lesio larrietara gailendu dira partida bikainak eginez. A1-eko lehen jardunaldian Loiola Indautxuren kontra arituko dira igandean 12:15etan Bilbon.

Lehenengo faseko balantzea: “Gorabehera handiko lehenengo fasea izan da, maila oso altuko partidak gutxiagoko batzuekin tartekatuz. Epe luzeko bi lesio larri izan ditugu eta horrek gure errotazioa asko laburtu du. Hala ere, taldeak aurrerapausu nabarmenak eman ditu jokoaren arlo guztietan eta lan egiteko bide honetatik jarraitu ez gero, emaitzak helduko direlakoan nago.”

Bigarren faserako helburuak: “Helburu nagusia jokalarien hobekuntza da, bai bakarka zein taldeka. Hortik aurrera A1-eko jardunaldi guztietan lehiatu nahi dugu orain artekoa baino irudi erregularrago bat eskainiz. Kirol arloan, Laukoa Finalean eta Espainiako Txapelketan sartzeko borroka horretan egon nahi dugu.”

Mikel Retolazaren Ibaizabal Lointek Gernikak ez du zortea alde izan. Talde oso gaztea izateari, jokalari denak lehen urtekoak bi izan ezik, lesioak gehitu zaizkie. Hala ere, bigarren faseari begira borrokan jarraituko dute partida bakoitzean. Lehen jardunaldian atseden hartuko dute.

Lehenengo faseko balantzea: “Denboraldiko lehen zati hau gogorra izan da, talde gaztea izanik egokitzapen denbora asko behar izan dugu Euskal Liga bezalako txapelketa lehiakor bateri aurre egiteko. Jarraikortasuna falta izan zaigu, hau da, ia partida denetan oso maila ona eman dugu laurden askotan, baina gero beherakada izaten genuen eta oso garesti ordaintzen genuen. Emaitzek ez dute islatzen jokalariek egindako orain arteko lan ona, baina lanean jarraitu beharrean gaude jokalarien hobekuntza baita gure helburu nagusia.”

Bigarrean faserako helburuak: “Euskal Ligako A2 multzoan uste dugu gure mailako talde gehiago aurkituko ditugula eta askoz hobeto lehiatuko dugulakoan nago. Entrenamenduetan lan berdina eginda azkenean emaitzak helduko dira jokalariek aurrerapausu nabarmenak eman dituztelako jokoaren arlo denetan.”

Gaizka Bareak zuzentzen duen kadeteak lehenengo fase borobila osatu du. Hamar garaipenekin eta porrotik gabe bukatu dute txapelketa eta modu ezinhobean lortu dute A1-erako txartela. Larunbatean debutatuko dute Malosten 12:30etan Easoren aurka.

Lehenengo faseko balantzea: “Behin lehen fasea bukatuta, balantzea ezin daiteke hobea izan. Asteak aurrera joan ahala, taldeak gora egin du jokoaren arlo denetan eta hori da garrantzitsuena guretzako, gainera emaitzak lagun izan ditugu. Jokalariek asko hobetu dute eta partidetan ikusi da garapen hori.”

Bigarrean faserako helburuak: “Asteburu honetatik aurrera, eta orain arte egin bezala, taldeak bikain entrenatzen jarraitu behar du, hori delako bide bakarra. Gure helburua jokalariekk bere onena ematea da, bai bakarka zein talde moduan. Txapelketaren aldetik, lana eta zortea alde edukita, Lauko Finalean sartzeko borrokan egon beharko ginateke eta horrela hirugarren eta azken fasean talde nafarrekin eta errioxarrekin lehiatu.”


Los tres equipos del Lointek Gernika que compiten en Liga Vasca han dado por finalizada la primera fase. Antes de comenzar este fin de semana la segunda, los entrenadores de cada escuadra miran tanto adelante como hacía atrás.

El Lointek Gernika Ibaizabal de Julen Gómez ha realizado una primera fase casi perfecta con un balance de nueve victorias, tan solo una derrota y el primer puesto de Liga Vasca. Las gernikarras se han recompuesto a las dos graves lesiones de larga duración de Irune Orio y Laura Ibarra para realizar grandes encuentros. Debutan en A1 este domingo a las 12:15 ante Loiola Indautxu en Bilbao.

Balance de la primera fase: “Ha sido una primera fase de la temporada con muchos altibajos, alternando partidos de gran nivel junto con otros de menos. Hemos tenido dos lesiones de gravedad y de larga duración que nos han recortado mucho la rotación. Lo importante es que el grupo sigue creciendo cada día y en cada entrenamiento y al final los resultados terminarán por llegar si seguimos en esta línea.”

Objetivos de la segunda fase: “Nuestro objetivo prioritario es la mejora individual y grupal. A partir de ahí buscaremos competir en todos los partidos con una imagen más sólida y constante, a diferencia de la primera fase. A nivel competitivo buscamos pelear por estar en la Final Four y el Campeonato de España.”

El Ibaizabal Lointek Gernika de Mikel Retolaza no ha tenido la suerte de su lado. Al hecho de ser un equipo muy joven, con todas las jugadoras de primer año menos dos, hay que sumarle la poca suerte que han tenido con las lesiones. Aún así continuarán trabajando en cada entrenamiento para dar el máximo en los partidos. Descansan en la primera jornada de la A2.

Balance de la primera fase: “Esta primera parte de la temporada ha sido dura, siendo un equipo tan joven nos ha costado tomarle la medida a una Liga Vasca tan igualada y exigente como esta. Nos ha faltado continuidad en los partidos, es decir, hemos realizado cuartos de un nivel muy alto, pero luego teníamos bajones de rendimiento que los hemos pagado muy caros. Por eso los resultados no han reflejado el trabajo realizado por las jugadoras en los entrenamientos. Ahora buscamos seguir dando pasos adelante para la mejora de las jugadoras.”

Objetivos de la segunda fase: “En la Liga Vasca A2 creemos que nos vamos a encontrar rivales de nuestro nivel por lo que competiremos más y mejor en todos los encuentros. Continuando con la misma línea de trabajo, los resultados al final terminarán llegando porque las jugadoras siguen creciendo cada día.”

El cadete dirigido por Gaizka Barea ha realizado una primera fase redonda. Con un balance de diez victorias y ninguna derrota el equipo ha conseguido con el primer puesto la plaza para la A1 de una manera brillante. Debutan este sábado en Maloste a partir de las 12:30 ante Easo.

Balance de la primera fase: “Una vez finalizada la primera fase, el balance no puede ser más positivo. El equipo ha ido creciendo con el paso de las semanas, y lo que es más importante, las jugadoras están mejorando de manera individual. A nivel competitivo el resultado es inmaculado y así puede verse reflejado en la clasificación de una primera fase que para poco sirve esta temporada.”

Objetivos de la segunda fase: “De cara a la segunda fase del año el equipo ha de seguir a un buen nivel de entrenamiento para buscar nuestro objetivo que no es más que cada jugadora pueda llegar a su máximo rendimiento a través de la mejora individual. A nivel competitivo, si la suerte y el trabajo nos acompaña, el equipo debería estar entre los cuatro primeros para tener acceso a la F4 y competir en la tercera fase con los equipos navarros y riojanos.”