Gernika Bizkaia

Aitana Vergarak utzita jokatuko du HGB Ausarta Barakaldon datorren denboraldian

Aitana Vergarak, Lointek Gernika Bizkaiako harrobiko jokalariak, lagata lehiatuko du datorren denboraldian LF2-ko HGB Ausarta Barakaldo taldean. Bilbotar gazteak Emakumezkoen bigarren mailan jarraituko du bere etengabeko garapenarekin bi talde bizkaitarrek duten kolaborazio akordioari esker.

Eskolta Barakaldora doa bere jokorik onena berreskuratzeko intentzio argiarekin, bi lesio larriengatik azken bi urteak kantxetatik at egon ondoren. Vergarak, Lointek Gernika Bizkaiaren lehen taldeko aurredenboraldietan ohikoa dena, berriro saskibaloiaz gozatu nahi du eta duela ez urte asko Bizkaiko jokalaririk onenetarikoa izatera eraman zuena. Horrenbestez, Gernika eta Barakaldoren arteko lotura indartzen da, harrobitik eliterako bide zail hori laburtzeko helburu argiarekin.

19 urteko gazteak HGB Ausarta Barakaldok emandako aukera hau guztiz baliatu nahi du: “Azken bi urteetan ia jokatu gabe egon ondoren sentsazioak berreskuratu, lesioak ahaztu eta atzean utzi nahi ditut. Hortik aurrera jokalari eta pertsona moduan hobetzeko aukera ezinhobe hau baliatu nahi dut eta batez ere saskibaloiaz berriro gozatu. Barakaldori ahalik eta gehien lagundu nahi diot bere helburuak lortzeko nahiean”.