Gernika KESB

Anna Montañana 2022/2023

Anna Montañanak Lointek Gernika Bizkaiaren ardura hartuko du

Aldaketa Lointek Gernika Bizkaiaren gidaritzan. 11 denboraldiren ostean lehen taldean, lehen maila nazionaletik LF2ra eta gero Emakumezkoen Endesa Ligara eta Eurocupera, Mario Lopezek osasun arrazoiengatik alde batera utzi behar izan ditu bere lanak bere errekuperazioan oinarritzeko.

Anna Montañana izango da Lointek Gernika Bizkaiaren entrenatzailea 2022/2023 denboraldian. Valentziarra iazko azken hiruhilabetekoan heldu zen Gernikara eta azken urteetan hainbat alditan egon da gernikarrarekin batera Espainiako harrobiko selekzioekin. Montañanak hartuko du taldea zuzentzeko ardura.

Jokalari moduan kirol ibilbide bikaina osatu zuen. Espainiako garaikur denak irabazi ditu, Superkopa, Kopa eta Liga, Perfumerias Avenidarekin eta Ros Casaresekin. Horrez gain, Salamancako taldearekin Euroliga irabazi zuen. WNBAra ere heldu zen Minnesota Lynxen eskutik. Espainiako Selekzioarekin 129 aldiz jokatu zuen eta lau domina eskuratu, brontzeskoa 2010eko Txekiar Errepublikako Munduko Txapelketan.

Gero, aulkietara eman zuen jauzia valentziarrak. Hasieran, Valentzia Basketeko harrobian, ondoren 2018an Fuenlabradarekin ACB ligako lehen emakume entrenatzailean bilakatu zen, lehenengo Nestor Garciarekin eta Paco Garciarekin izan zuen azken sasoia 2020an. Gero, Kolonbiako Sabios taldeko lehen entrenatzaile izendatu zuten, bere azken jarduna Argentinako Obras taldean izan da laguntzaile moduan.

Aldaketa honen arrazoia Mario Lopezen osasuna izan da, Gerado Candina Gernika KESBeko presidenteak argi utzi nahi izan duen bezala: “Ez da garai aldaketa bat, errelebo natural bat baizik, Marioren konfiantzazko pertsona batekin”. Zuzendari gernikarrak Anna Montañanaren lana goraipatu du. “Guztiz prest dago erronka berri honi aurre egiteko eta klubak zein Mariok jarraitutako bideorri jarraitzeko, aldi berean bere ezaugarriak gehituz. Are gehiago, Anna iaz lanean aritu zen sasoiko azken hilabeteetan eta udan Mariorekin elkarlanean 2022/2023 denboraldirako lan taldea osatu du. Beraz, denboraldirako hasierako helburuak mantentzen ditugu, hau da, Emakumezkoen Endesa Ligako zein Eurocupeko talderik onenen artean mantendu”.


Anna Montañana coge el timón del Lointek Gernika Bizkaia

Cambio en la dirección del Lointek Gernika Bizkaia. Tras 11 temporadas consecutivas al frente del primer equipo y subir desde Primera Nacional a LF2, LF y EuroCup, el hasta ahora técnico del equipo, Mario López, por razones de salud, se ve obligado a dejar sus labores para centrarse en un proceso de recuperación. La encargada de coger el timón de la nave gernikarra será Anna Montañana que ya ejerció de ayudante de López en el tramo final de la pasada temporada.

Anna Montañana se convierte en la entrenadora del Lointek Gernika Bizkaia para la temporada 22/23. La técnico valenciana que ha compartido con Mario López, ya no sólo el último trimestre de la pasada temporada, sino que también varias experiencias internacionales junto al preparador gernikarra en selecciones españolas, ha sido la elegida para coger las riendas del equipo.

Montañana, ha sido una de las jugadoras más brillantes y creativas de la reciente historia del baloncesto estatal, ganadora de todos los títulos posibles en España, Supercopa, Copa de la Reina y Liga Femenina en equipos como el Perfumerías Avenida y Ros Casares, fue con las salmantinas con las que logró la Euroliga. La ala-pívot también disfrutó de la experiencia WNBA con las Minnesota Lynx. Referente de la selección española en la primera década del siglo XXI, acumuló 129 internacionalidades y 4 medallas entre las que destaca el bronce en el Mundial de la República Checa en 2010.

El paso de Anna Montañana de jugadora a entrenadora fue inmediato. En 2016 fue asistente de la selección española U16F que dirigía Mario López y ambos se alzaron con el oro en el Europeo, y desde entonces es colaboradora habitual de las categorías de formación de la selección española. En 2018, Montañana dio el salto a un banquillo de la ACB, en concreto al del Montakit Fuenlabrada, en calidad de ayudante de Néstor García y en él permaneció hasta la salida de Paco García en 2020. A partir de ahí, la nueva preparadora del equipo gernikarra se forjó en equipos de la liga colombiana y argentina.

Los motivos para este relevo en el banquillo del Lointek Gernika no son otros que motivos de salud y como ha querido dejar claro el presidente del Gernika KESB, Gerardo Candina: “No se trata de un cambio de ciclo, sino del relevo natural de la persona de confianza de Mario”. Sobre la figura de Anna Montañana, el máximo dirigente de la entidad gernikarra apuntó que “está sobradamente preparada para acometer este reto y seguir la línea continuista marcada por el club y Mario López, dejando a la vez su impronta. Es más, Anna ya ha estado trabajando con nosotros en los últimos meses de la pasada temporada; por lo tanto, se mantienen los objetivos iniciales de seguir estando entre los mejores equipos de la Liga Femenina y de EuroCup”.