Gernika Bizkaia

Belen Arrojo, nortasuna eta kalitatea Lointek Gernika Bizkaiarentzako

Belen Arrojok Lointek Gernika Bizkaian jarraituko du 2020/2021 denboraldian. Granadako jokalariak bere kontratua berritu du Malosteko taldearekin, non bere saskibaloi mailarik altuena berreskuratu duen. Adorea, izaera eta kalitatea, horrek dira bere lehen urtean marea granatea konkistatzeko erabili dituen osagaiak.

25 urterekin Lointek Gernikako pieza garrantzitsuenetako batean bilakatu zen pasaden sasoian, 21:46 minutu partiduro, kantxan hainbat gauza egiteko zuen bere ahalmenarengatik. Errotazioko seigarren jokalari bihurtu zen eta horri esker bataz beste 6,6 puntu eta 4,8 errebote eskuratu zituen 10,4 puntuko baloraziorako. EuroCup Womenen bere estatistikak hobetu zituen 8,1 puntu eta 5,1 erreboteetara heldu arte.

Granadako jokalariarentzat kontratu berritze hau “hobetzeko aukera ezinhobea” da eta non hobeto Lointek Gernika Bizkaian baino. “Iazko udan talde honengatik fitxatu nuenean banekien helburu handietako klub batera nindoala. Pasaden urteko emaitzak hobetzea oso zaila izanen da denboraldi zoragarria izan baitzen, baina ez dago ezinezkorik”, adierazi du Arrojok. Hegalekoak aitortu du sasoiaren amaiera “gazigozoa” izan dela eta Emakumezkoen Endesa Liga urtero “lehiakorragoa” dela, beraz, “oso gogor lan egin beharko dugu”.

Berritze honekin Lointek Gernika Bizkaiak anbizio handiko kanpoko lerro gazte bat osatu du Itziar Ariztimuño antolatzailearekin, harrobiko Marta Alberdi eskoltaren igoerarekin eta Roso Buchen fitxaketarekin. Etorkizunerako apustu indartsua talde bizkaitarrak egiten duena egunero hobeak izan nahi duten jokalariekin. Hau da Belen Arrojok, alegia, iaz Gernikan lortu zuena Salamankan urte gogorra pasa ondoren. Hegalekoak lan talde teknikoaren eskutik bere mailarik onenera itzuli da, Emakumezkoen Endesa Ligako izarretako bat izatera heldu zeneko berdina.