Gernika Bizkaia

Doblete en Liga Vasca ante Tabirako

 

Lehen maila nazioanala:

Lointek Gernika KESB 67-59 Loiola Indautxu

Cuarta jornada de la liga y queríamos la primera victoria en casa. Sabemos que este año nos tenemos que hacer fuertes en casa, Maloste tiene que ser nuestro fortín. Enfrente Loiola equipo joven que nos iba a complicar las cosas. El partido no podía empezar mejor para ellas y peor para nosotras, 0-7 que hizo que tuviésemos que despertar. Reacción gernikarra con 11-0 de parcial para ponernos por delante. El partido era un intercambio de golpes, ambos equipos anotaban. Al descanso 29-32. El paso por los vestuarios hizo que el equipo gernikarra entrase con más ganas de llevarse el partido, y hasta los dos últimos minutos de partido no se decidió el encuentro que terminó por quedarse en casa y así conseguir la primera victoria de la temporada en Maloste.

Senior espeziala:

Dosa Salesianos 58-50 Lointek Gernika Kesb

Domeka arratsaldean Barakaldo arte joan ginen Dosa Salesianosen aurka indarrak neurtzera. Helburua azken bi partidetako sentsazio txarrekin amaitzea zen eta gure jokoa eta nortasuna erakustea. Partidaren hasiera ona izan zen, baina arazoak izan genituen etxeko taldeko pibot erraldoia kontrolatzeko. Erasoan gorabeherak izan genituen partida osoan zehar eta defentsan asko sufritu genuen errebotea kontrolatzerakoan eta balantzean. Atsedenaldiaren ondoren, xehetasunak lotu genituen eta taldeak bere minuturik onenak izan zituen defentsan gogortasunez jardín genuelako eta erasoan baloia askoz hobeto mugitu genuelako jaurtiketarik erosoena lortu arte. Nekearen ondorioz, 8 jokalarirekin aritzen gara 12 jokalariz osatutako taldeen aurka, tiroetan ez ginen oso fin ibili eta sarrera errazak eta jaurtiketa libre asko huts egin genituen. Hala ere, taldeak ez zuen inoiz amore eman eta azken minutu arte borrokatu zuen.

Euskal Ligako juniorrak:

Tabirako 46-57 Lointek Gernika Kesb

Euskal Ligako 6. Jardunaldian hil edo biziko partida bat jokatu genuen Landakon Tabirakoren aurka, zein A1ean sartzeko aurkari zuzen eta gogorra zen. Bi garaipen eta hiru porrotekin heldu ginen zapatura bi taldeak eta ondorioz garaileak aurrerapauso garrantzitsua emango zuen. Gure neskak neurketaren garrantziaz jakitun, erritmo eta intentsitate oso bizia jarri zuten eta hori izan zen norgehiagokako gakoetako bat, 2-10eko partzial bat lortu genuelako. Atsedenaldira 9 puntu gora joan ginen eta bagenekien hirugarren laurdeneko lehen minutuak garrantzitzuak izango zirela. Tabirakok, ordea, hortzak estutu zituen eta 11-2ko partzial bat osatu zuen markagailuan aurretik jartzeko. Gure neskek haien izaera eta gogoak atera zituzten eta partidari buelta eman zioten azkenean 11 puntuko garaipena eskuratuz. Hurrengo asteburuan ez dago neurketarik, baina lanean jarraituko dugu hurrengo jardunaldiko Iraurgiren aurkako partida prestatzen.

Euskal Ligako kadeteak:

Lointek Gernika Kesb 66-60 Tabirako

El sábado recibimos al Tabirako de Durango, unos de los líderes de la clasificación, y por lo tanto un encuentro muy duro y de gran intensidad. En los primeros minutos las durangarras estuvieron mucho más acertadas en ataque gracias a su verticalidad. A pesar de mover muy bien el balón en ataque y encontrar buenas situaciones de lanzamiento, no encontrábamos la manera de anotar. Esto conllevó a un parcial de 0-8 que se recortó de la mano de un trabajo incansable hasta el 11-14 del primer periodo. Con el paso de los minutos, las jugadoras se sintieron más cómodas sobre la cancha desplegando todo su juego tanto en defensa como en ataque logrando correr y lograr canastas sencillas. Al descanso empate a 30 y todo por decidir. El paso por los vestuarios les sentó muy bien a las gernikarras que fortalecieron su defensa y logrando una renta de 9 puntos al final del tercer cuarto. El Lointek Gernika KESB no bajó su actividad y estiró la renta en el luminoso hasta los 16 puntos. El Tabirako, sin embargo, no bajó los brazos y peleó hasta el final reduciendo la ventaja gernikarra hasta los 6 puntos. En resumen, buen partido de las jugadoras ante un rival muy duro y con esta victoria logramos un poco de aire en la clasificación a falta de tan solo una jornada para que se acabe la primera vuelta.

Kadete espeziala:

Escolapios 36-58 Lointek Gernika Trelec

Domeka arratsaldean Bilbora bidaiatu genuen Escolapiosen aurka indarrak neurtzera. Gure helburua garaipenaren bidera itzultzea zen eta nahiz eta bilbotarrek partidako lehen saskiraketa sartu, hortik aurrera goitik egon ginen markagailuan. Minutuak aurrera joan ahala taldeak bere nagusitasuna erakutsi zuen 20 puntuko tartea zabalduz. Hirugarren laurdenean atasko txiki bat izan genuen Escolapiosen zonakako defentsaren aurka. Erasoan sistemak oso ondo landu genituen eta jarraikortasuna izan genuen kanastara begira. Zonan aurkako xehetasunak lantzeko aukera oso ona izan zen hurrengo jardunaldietara begira.

Kadete mutilak:

Barrena Berri 47-53 Lointek Gernika

Partido muy igualado desde el principio y que lo supimos aguantar hasta el final. Al descanso, 4 puntos arriba, que fue la diferencia que más se repitió a lo largo del partido. Supimos llegar con una renta suficiente al último minuto y luego rematar partido. Victoria importante para seguir aspirando quedar primeros de este grupo.

Infantilak:

Ibaizabal 1-51 Lointek Gernika

Ligako lehen neurketa gure infantilarentzat aurredenboraldi luze bezain on baten ondoren. Oso gogotsu hasi ginen lehen minututik eta horrek ahalbidetu zigun markagailuan zulo handia zabaltzen. Asteburuan gure jokalarietako askok Euskadiko Txapelketa jokatuko dute eta hortik aurrera lanean jarraituko dugu gure helburuak lortu arte.

Preinfantilak:

Lointek Gernika Txiki 55-30 Askartza Claret

Zapatu goizean gure klubeko talderik gazteenak bere debuta egin zuen Ligan Malosteko kantxan Askartza Clareten aurka. Orokorrean, taldeak lan borobila osatu zuen. Erasoan landutako gauza berriak egiten saiatu ziren eta noizbehinka entrenamenduetan landutako jokaldiak oso ondo irten ziren. Defentsan gure izaera atera genuen, agian gehiegi eskuak asko erabiltzen ditugulako eta ondorioz falta asko egiten ditugu aurkariari puntu errazak emanez.