Gernika KESB

El Lointek Gernika Bizkaia, presente en la reunión anual de la Fundación Bizkaialde

Bizkaia Bizkaialde Fundazioak Bizkaia Frontoian egin du urteroko bilera, Lorea Bilbao Ibarraren, Bizkaialde Fundazioko Patronatuko buru eta Euskara, Kultura eta Kirol diputatuaren presentziarekin. Urteroko hitzordu honetan Bizkaialde osatzen duten hogei enpresa baino gehiago, 31 klub eta 38 talderen ordezkariak bildu dira.

Bizkaialde Fundazioak Lurraldeko kirolaren ordezkariekiko bere hamalaugarren topaketa egin du Fundazioa osatzen duten 24 enpresa, 31 klub eta 38 taldeetako ordezkariak bertan zirela.

Urteroko bilera honetan Lorea Bilbao Ibarrak, Fundazioko Patronatuko buru eta Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, Lurraldeko kirolaren alde egiten duten erakundeen ahalegina eskertu du.

Bizkaialde Fundazioaren Patronatuak Bizkaia Frontoian jaso ditu Fundazioa osatzen duten erakundeak eta enpresak, bai eta kirolariak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen Bizkaialderen ekarpenen onuradun diren kluben ordezkariak ere. Lorea Bilbao Ibarra patronatuko buruak esker ona adierazi dio Bizkaiko kirol-sareari, «Bizkaian kirolak indartsu, osasuntsu eta maila handikoa izaten jarrai dezala posible egiteagatik». Lorea Bilbaok eskerrak eman dizkie orobat Bizkaialderen aldeko apustua egin duten enpresei; izan ere, «proiektu hau babestuz, Bizkaiko kirola bultzatzen eta indartzen laguntzen dute». Horrez gain, diputatu eta fundazioko buruak dei bat egin du: «Gehiago izan behar dugu, fundazioa handitu, enpresa gehiago batu daitezela Bizkaialdera, Bizkaiko kirolak behar gaituelako eta Bizkaiak kirol-sare sendoa izaten jarraitu behar duelako».

Lorea Bilbao Ibarrak azaldu duenez, «bi hamarkada baino gehiago dira Bizkaialdek bere helburua betetzen duela: bestela oso zail edukiko luketen Bizkaiko hainbat klubi lehiakortasun-maila gorenean sartu eta irauteko aukera ematea». Lorea Bilbaok Fundazioaren balioak azpimarratu ditu: aukeraren aldeko balioa, kirolari gazteek ispilu bat izan dezaten, motibazio gisa, bertan euren burua islatzeko; bere baitan hartu ahal izango dituen kirol-erakunde bat izan dezaten, baldin eta lanaren eta talentuaren konbinazioak maila gorenera iristea ahalbidetzen badie. Bizkaiko kirol-zaleentzako balioa, urteko aste orotan aukera baitute maila goreneko kirolaz gozatzeko. Bizkaiko gizarte osoarentzako balioa, zeren kirolak eta, zehazkiago, Bizkaialdeko taldeek, ordezkatzen baikaituzte eta identifikatuta sentitzen baikara euren koloreak, euren babesleak eta zaleak defenditzeko duten eragatik. Gauzak egiteko modua partekatzen dugulako: lan gogorra, muga bako esfortzua, joko garbia eta harrotasuna, harrotasun handi bat, prozesu infinitu batean hobetzen saiatzera garamatzana». Lorea Bilbaok hau gaineratu du: «harrotasun horri esker lortu dugu, lortu duzue, ezinezkoa zirudien hori: lehiaketa guztietan parte hartzea, lortutako emaitzetan nabarmentzea eta, kasu askotan, zailena lortzea, podiumaren goreneko mailara igotzea».

2021-2022 denboraldi honetan, Bizkaialde Fundazioak 1.025.000 euro baino gehiagoko laguntza emango die 15 kirol-modalitate desberdinetan maila gorenean lehiatzen diren 31 klub eta 38 talderi.

Hona hemen Bizkaia Bizkaialde Fundazioak 2022an babestuko dituen kluben zerrenda:

Alusig Atletismo BidezabalC.D. B.S.R. BilbaoCD GORA BILBAOCDC Velodromo DuranguesadoClub Ajedrez SestaoClub Askartza ClaretClub Atletismo Adaptado Javi CondeClub Atletismo SantutxuClub Balonmano ZuazoClub de Gimnasia Ritmica SakonetaClub Leioa Igeri WaterpoloClub Voleibol Antonio Trueba de Sestao, Deusto Arraun Elkartea Durango Kirol TaldeaGaztedi ClubGernika KESBGernika RugbyGetxo Rugby TaldeaIsuntza Arraun Elkartea, Itsasoko Ama Arraun TaldeaKaiku Arraun TaldeaMetropolitano Club PatinajeOndarroa Arraun ElkarteaRaspas Arraun ElkarteaReal Club JolasetaSociedad Deportiva Ugeraga eta Zierbena Arraun Elkartea

Bizkaialde Fundazioa eratzen duten erakundeen eta enpresen zerrenda honako hau da:

Bizkaiko Foru Aldundia, Athletic Club de Bilbao, Bilbao Port, IMQ, Nortunel, Petronor, IDOM, Grupo Acha, Olarra, Mikeldi, Viuda de Sainz, Ibarrondo, Boslan, Campezo, Lanmedia, Inbisa, Sidenor, Cycasa, Alaiki, SDEC, Bizkaie, Deia, El Correo, Bizkaia Irratia, Radio Popular eta Cantera Deportiva. 


La Fundación Bizkaia Bizkaialde celebra su reunión anual en Bizkaia Frontoia con la presencia de la presidenta del Patronato de la Fundación Bizkaialde y diputada de Euskera, Cultura y Deporte, Lorea Bilbao Ibarra. Esta cita anual ha reunido a representantes de las más de una veintena de empresas, 31 Clubes y 38 equipos que forman parte de Bizkaialde.

La Fundación Bizkaialde ha celebrado su décimo cuarto encuentro con una representación del deporte del Territorio con la presencia de representantes de las 24 empresas, 31 clubes y 38 equipos que forman parte de la Fundación.

Una cita anual donde la presidenta del Patronato de la Fundación y diputada de Euskera, Cultura y Deporte Lorea Bilbao Ibarra ha puesto en valor y ha agradecido el esfuerzo de las entidades que apuestan por apoyar el deporte del Territorio.

El Patronato de la Fundación Bizkaialde ha recibido en Bizkaia Frontoia a las entidades y empresas que conforman la Fundación, así como a deportistas y representantes de los clubes beneficiarios de las aportaciones de Bizkaialde, de la que es impulsora la Diputación Foral de Bizkaia. La presidenta Lorea Bilbao Ibarra ha mostrado su agradecimiento al tejido deportivo de Bizkaia “por hacer posible que el deporte en Bizkaia siga fuerte, sano y de nivel”, Lorea Bilbao también ha dado las gracias a las empresas que han apostado por Bizkaialde porque “apoyando este proyecto, contribuyen a dar impulso y fortalecer el deporte de Bizkaia”. Al mismo tiempo, la diputada y presidenta de la Fundación ha hecho un llamamiento “Necesitamos ser más, aumentar la Fundación, que se sumen nuevas empresas a Bizkaialde porque el Deporte en Bizkaia nos necesita y Bizkaia necesita seguir teniendo un tejido deportivo fuerte.”

Lorea Bilbao Ibarra ha explicado que “durante más de dos décadas Bizkaialde cumple con su objetivo: posibilitar el acceso al más alto nivel competitivo y su permanencia a clubes vizcaínos que de otra manera lo tendrían muy difícil.” La presidenta ha resaltado los valores de la Fundación “Valor por la oportunidad para que las y los jóvenes deportistas tengan un espejo en el que reflejarse como motivación, así como la oportunidad de tener una entidad deportiva que les pueda acoger si la combinación de trabajo y talento les permite llegar al más alto nivel. Valor para las y los aficionados al deporte de Bizkaia que tienen la oportunidad cada semana del año de disfrutar del deporte de más alto nivel. Valor, para toda la sociedad de Bizkaia ya que el deporte, y más en concreto, los equipos Bizkaialde nos representan y nos sentimos identificados por la forma con la que defiende sus colores, a sus patrocinadores y a la afición. Porque lo hacen tal y como somos: trabajo duro, esfuerzo sin límite, juego limpio y orgullo, mucho orgullo que nos lleva a intentar mejorar en un proceso infinito.” Lorea Bilbao ha añadido que “gracias a ese orgullo hemos conseguido, habéis conseguido, lo que parecía imposible: participar en todas las competiciones, destacar en los resultados obtenidos y en muchos casos conseguir lo más difícil, subir a lo más alto de pódium”.

Durante la presente temporada, 2021-2022, la Fundación Bizkaialde patrocina con más de 1.025.000 euros 31 clubes y 38 equipos que compiten al máximo nivel en 15 modalidades deportivas diferentes.

A continuación se detalla la relación de clubes que patrocina la Fundación Bizkaia Bizkaialde durante 2022:

Alusigma Peñota Dental Triathlon TeamAthletic ClubBeisbol San InazioBermeo-Urdaibai Arraun ElkarteaC. Atletismo BidezabalC.D. B.S.R. BilbaoCD GORA BILBAOCDC Velodromo DuranguesadoClub Ajedrez SestaoClub Askartza ClaretClub Atletismo Adaptado Javi CondeClub Atletismo SantutxuClub Balonmano ZuazoClub de Gimnasia Ritmica SakonetaClub Leioa Igeri WaterpoloClub Voleibol Antonio Trueba de Sestao, Deusto Arraun Elkartea Durango Kirol TaldeaGaztedi ClubGernika KESBGernika RugbyGetxo Rugby TaldeaIsuntza Arraun Elkartea, Itsasoko Ama Arraun TaldeaKaiku Arraun TaldeaMetropolitano Club PatinajeOndarroa Arraun ElkarteaRaspas Arraun ElkarteaReal Club JolasetaSociedad Deportiva Ugeraga eta Zierbena Arraun Elkartea

La relación de entidades y empresas que integran la Fundación Bizkaialde son:

Diputación Foral de Bizkaia, Athletic Club de Bilbao, Bilbao Port, IMQ, Nortunel, Petronor, IDOM, Grupo Acha, Olarra, Mikeldi, Viuda de Sainz, Ibarrondo, Boslan, Campezo, Lanmedia, Inbisa, Sidenor, Cycasa, Alaiki, SDEC, Bizkaie, Deia, El Correo, Bizkaia Irratia, Radio Popular eta Cantera Deportiva.