Gernika Bizkaia

El nacional a las puertas de la Final 4 y ascenso del regional

Lehen maila nazionala:

CD Promete 63-75 Gernika KESB

Lehen maila nazionaleko taldeak Logroñora bidaiatu zuen igande goizean ligako azken jardunaldian. Lauko Finalean sartzeko aukera urriak zeuden La Sallek eta Easok galdu behar zutelako. Gure norgehiagoka oso polita izan zen ikusteko, gernikarrak 0-12 hasi zirelako irabazten. Nahiz eta etxeko taldeak erreakzioa aurkitu, burua hotz eduki genuen eta markagailua nahiko ondo kudeatu genuen. Kantxa osoko presiorengatik baloi asko lapurtu genituen eta hori izan zen partida apurtzeko gako nagusia. Oso pozik taldeak egindako lanarekin denboraldi osoan zehar,ligako talde onenekin nor baino nor aritu garelako, azken unean gure akats txikiengatik Lauko Finalean sartu ez arren.

Bigarren maila regionala:

Boskozaleak 27-94 Gernika KESB

Ligako azkenaurreko jardunaldian ezkerralde jo genuen Boskozaleaken aurka indarrak neurtzera. Istorio gutxiko neurketa izan zen lehen minutuetatik markagailuan tarte handia zabaldu genuelako. Hortik aurrera, egunero hobeak izatearen ideiarekin, xehetasunak lantzen jarraitu genuen. Albisterik onena neskek maila igotzea lortu dutela denboraldi bikain baten emaitza. Zorionak!

Euskal Ligako kadetea:

Ibaizabal Gernika 63-59 KESB

Gernika KESB 56-63 Ibaizabal

Asteburuan Bizkaiko Kopako kanporaketa osoa jokatu behar izan genuen Ibaizabalen aurka. Larunbatean oso partida sendoa egin genuen lehenengo zatian, erasoan uztaia behin eta berriz erraztasunez aurkituz eta defentsan oso oldarkor eginda. Atsedenaldiaren ondorengo lehen bi minutuetan etxeko taldeak 13-1eko partziala zabaldu zuen markagailuan aurretik jarriz. Hala ere, emaitza ona lortu genuen igandeko partidarako lau puntugatik soilik galduz. Malosten, ordea, taldeak bi laurden behar izan zituen kantxara irtetzeko eta beranduegi izan zen 20 puntu atzera jarriz. Azkenengo laurdenean hortzak estutu genituen eta horrela markagailua itxuroso geratu zen.

Kadete espeziala:

Gernika KESB 63-31 Escolapios

Igande goizean Escolapios jaso genuen Malosten Kopako lehen kanporaketako joaneko partidan. Bagenekien neurketa oso garrantzitsua zela eta ahalik eta emaitza hobea lortu behar genuela datorren astean Bilbora joateko. Kanpoko taldeak 1-3-1 zonakako defentsa erakutsi zuen hasieratik, nahiz eta espazioak ondo aurkitzen genituen, ez ginen gaitasunik azkenengo pase on bat emateko. Atsedenaldiaren ondoren norgehiagoka hautsi genuen eta horrek haizea eman zigun hurrengo minutuetara begira. Azken laurdenean banakako defentsara aldatu zuten eta hor tartea are eta zabalagoa ireki genuen bueltako partidarako. Talde osoak lan ona egin zuen, denek asko eta ondo jokatuz, baita infantiletik igotako jokalariak.

Errendimenduko infantilak:

Trelec Gernika 63-13 Loiola Indautxu

Trelec Gernika 72-21 Lauro C

El viernes jugamos contra Loiola indautxu el primero de los dos partidos de este fin de semana,primer partido tras semana santa y conseguimos una buena victoria con buenas sensaciones.El sábado nos tocaba enfrentarnos a Lauro y traes un buen inicio conseguimos encarrilar el partido. Dos victorias que nos acercan al campeonato de Bizkaia.

Ibaizabal 48-47 Gernika Txiki

Larunbat goizean Galdakoko Urreta polikiroldegira jo genuen liga amaitzeko hiru jardunaldiren faltan. Oso txarto kantxaratu ginen eta etxeko taldeak 10 puntuko aldea zabaldu zuen. Bigarren laurdenean, aldiz, klubeko gazteek haien barneko jokorik onena atera zuten markagailua irauli arte. Hortik aurrera berdintasuna izan zen nagusi eta bi taldeek joko maila oso ona erakutsi zuten. Jokalaririk onena Ane Madariaga izan zen 19 puntu sartu zituelako eta erreboteko lanean asko lagundu zuelako.