Gernika Bizkaia

FEBek Emakumezkoen Endesa Ligako 2020/2021 denboraldirako datak argitaratu ditu

FEBek Emakumezkoen Endesa Ligaren 2020/2021 denboraldirako data berriak argitaratu ditu. Berritasun nagusiak ligaren zabalkuntza da 16 taldeko multzoa osatu arte eta Superkoparen formatu berria, bi talde izatetik 4 izatera pasatuko da.

Dagoeneko hainbeste gogo dauden Emakumezkoen Endesa Ligaren hasierarako datak argitaratu dira, azken denboraldian Covid-19ak eragindako bapateko amaieraren ondoren. Espainiako Federazioak ofizialki 16 taldetara zabaldu du liga, Estudiantes eta Kanaria Handiaren gehiketarekin, azken honek Sant Adriarekin bere postua elkar aldatu zuen. Liga erregularra Irailaren 19an hasiko da, joaneko itzulia Abenduaren 19an amaituz eta bigarren itzulia 2021eko Apirilaren 3an. Kanporaketei dagokionez, joan eta itzuliko partiden formatuan jokatuko dira, final laurdenak Apirilaren 7tik 10ra eta finalaurrekoak 14tik 17ra. Finala, aldiz, Apirilaren 21etik 28ra izango da.

2020/2021 denboraldiari begira, berritasun nagusietako bat Superkoparen sistema aldaketa izanen da. Irailaren 12 eta 13 bitartean jokatuko da eta bi talderen beharrean aurten 4 taldek partehartuko dute. Erreginaren Kopari dagokionez, Espainiako Federazioak 2021eko Martxoaren 4tik 7ra izango dela adierazi du.