Gernika KESB

Gernika KESB & Ibaizabal ST

Gernika KESB-ek eta Ibaizabal ST-k indarrak batu dituzte

Gernika KESB-ek eta Ibaizabal ST-k lankidetza akordio berri bat sinatu dute. Bi taldeen indar batuketarekin bi taldeetako jokalarien garapena bilatuko da. Talde gernikarrak bere akordioak zabaltzen doa Bizkaia osoan zehar Barakaldo EST, SCD Dosa Salesianos, CD Boskozaleak, Zornotza ST eta Tabirako ST-rekin sinatutakoen ostean.

Bizkaian saskibaloi harremanak indartzea eta zabaltzea da Gernika KESBen helburua. Pandemiaren ondorioz izandako denboraldi gazi-gozoaren ondoren, talde gernikarra lanera itzuli da Bizkaiko saskibaloiaren hobekuntza eta sustapenerako. Horretarako, Galdako bezalako inguruko herrien arteko lankidetza funtsezkoa da. Gainera, bi taldeen arteko akordioa orain sinatu den arren, harremana etengabekoa izan da azken urteetan.

Ibaizabal ST gaur egun Emakumezkoen bigarren maila dago eta erreferentziazko talde da Bizkaia mailan bere harrobiko lanarengatik. Gernikako harrobitik irtendako jokalari ugari Galdakon eman dute haien etorkizunerako hurrengo pausua. Beraz, formakuntzarako bide ezin hobea da. Orain kontrako bidea ere bilatu nahi da jokalari galdakoztarrek Malosten joka dezaten.

Gerardo Candinak, Gernika KESB-eko presidenteak, eta Gorka Paterninak, Ibaizabal ST-ko presidenteak, sinatu dute akordio berri hau bi taldeen kirol zuzendarien, Mario Lopez eta Iñaki Merino urrenez urren, elkarrizketen ondoren. “Aurkezpen egunean esan nuen eta gaur berriro diot, Gernika KESBen helburu nagusia harrobiko jokalarien sustapena da eta akordio honen bidez beste pausu bat emango du alde horretatik”, adierazi du Gerardo Candinak. Gorka Paterninak esan du “oso pozik” dagoela: “Lankidetza hau ez da bakarrik ona Ibaizabal ST-rentzako, baita Bizkaiko emakumezkoen saskibaloirako ere. Pandemia oso gogorra izan da umeentzat eta honi esker ez da neskarik geratuko saskibaloia jokatu gabe”.

Asteburu honetatik aurrera eta akordio berri honen arabera, bi klubetako talde juniorrak batu egingo dira, hau da, lan lerro bakar bat eratuko da. Horrenbestez, euskal ligan arituko diren taldeak GDKO Ibaizabal Lointek Gernika eta Lointek Gernika Ibaizabal deituko dira eta Malosten jokatuko dituzte haien partidak.


El Gernika KESB y el Ibaizabal ST suman fuerzas

El Gernika KESB y el Ibaizabal ST han llegado a un acuerdo de colaboración para sumar fuerzas y seguir dando oportunidades a las jugadoras de uno y otro club. Esta colaboración se enmarca en los acuerdos que el club gernikarra ha firmado con otros clubes de Bizkaia como el Barakaldo EST, SCD Dosa Salesianos, CD Boskozaleak, Zornotza ST y Tabirako ST.

Construir sinergias y crear y aumentar lazos de unión con el baloncesto bizkaino. Ése es el objetivo del Gernika KESB en esta serie de acciones que ha retomado tras el año de pandemia.

Un club cercano en lo geográfico ahora también lo será en los planteamientos deportivos, retomando así el diálogo y el trabajo en común que ya hubo entre ambas entidades hace casi una década.

El Ibaizabal ST es un club referente en Liga Femenina 2 y en Bizkaia. Varias jugadoras formadas en la cantera gernikarra han recalado en el conjunto de Galdakao y han seguido su formación en el primer equipo galdakaoztarra. Ahora también se pretende que la vinculación entre ambas entidades sirva para dar proyección a las jugadoras de formación de Ibaizabal dentro de un acuerdo marco.

Gerardo Candina, Presidente del Gernika KESB, y Gorka Paternina, Presidente del Ibaizabal ST, han sido los encargados de rubricar un acuerdo que los directores deportivos de ambas entidades, Mario López e Iñaki Merino han ido gestando las pasadas semanas. “Lo dije en la presentación y lo reitero en el día de hoy, el objetivo prioritario del Gernika KESB es la formación de jugadoras y este acuerdo representa otro paso más en ese aspecto”, resaltó Gerardo Candina. Gorka Paternina, por su parte, valoró “muy positivamente” esta unión: “Es bueno para Ibaizabal ST y para el baloncesto femenino vizcaíno. La pandemia nos ha azotado fuertemente y con este acuerdo vamos a lograr que ninguna niña se quede sin jugar”.

De manera inmediata, este acuerdo se traducirá en la vinculación de los equipos Júniors de ambos clubes, formándose así dos conjuntos que comparten una misma línea. Uno se denominará GDKO Ibaizabal Lointek Gernika y el otro Lointek Gernika Ibaizabal. Ambos jugarán sus encuentros de Liga Vasca en Maloste.