Gernika Bizkaia

Irune Orio eta Nile Mugira Espainiako Selekzioaren harrobiko kontzentrazioetara

Irune Oriok eta Nile Mugirak Espaniako Selekzioaren deia jaso dute, 16 eta 15 urte azpiko kontzentrazioetara urrenez urren. Valentziako Alquerian arituko dira Lointek Gernika Bizkaiaren harrobiko bi jokalariak abuztuaren 11tik 15era.

Lointek Gernika Bizkaian albiste onek ez dute etenik. Lehen taldea itxi ondoren, orain harrobiko taldeen unea da. Gure bi jokalarik Espainiako Selekzioaren deia jaso dute abuztuaren 11tik 15era Alquerian entrenamendu saio batzuk egiteko. Alde batetik, Irune Orio 16 urte azpiko taldean arituko da Valentzian beste uda batez, dagoeneko ohitura bat bilakatuz. Gure jokalariak aurten juniorra eta lehen maila nazionalaren artean aritu da, nahiz eta oraindik bigarren urteko kadetea izan.

Nile Mugirak, aldiz, lehenbiziko aldiz jaso du Espainiako Selekzioaren deia, 15 urte azpikoena alegia. Gernikarra kadete mailako lehen urteko jokalaria izan arren, Euskal Ligako antolatzailerik onenetarikoa izan da iaz Espainiako infantil txapelketa bikaina osatu ondoren. Bejondeiola biei. Bi albiste benetan pozgarria Lointek Gernika Bizkaiarentzako familiarentzako, azkenean lan onak emaitzak ekartzen ditu.