Gernika Bizkaia

Las junior sellan su permanencia en A1

Senior espeziala:

Loiola Indautxu 50-43 Lointek Gernika

Zapatu arratsaldean Bilboko Jesuitas Ikastetxera joan ginen Loiola Indautxuren aurka indarrak neurtzera, gure aurretik zegoen talde hurbilenetako bat. Denboraldiko gainontzeko partidetan ez bezala, oso ondo sartu ginen kantxan 0-10eko partzial batekin etxeko taldeko entrenatzailearen hutsartea eskatzera behartzen. Hala ere, atsedenaldirako markagailua berdinduta zegoen presiotik ateratzeko zailtasunak izan genituelako eta erasoan ez genuelako hainbesteko erraztasunik izan. Aldageletatik pasa ondoren norgehiagoka berdintasunaren bidetik jarraitu zuen bi taldeak erasoan baino, defentsan oinarrituta. Laugarren laurdeneko azken 5 minutuetan, ordea, gure beherakuntza etorri zen errotazio laburraren ondorioz. Azken minutu arte saiatu ginen, baina ezin izan genuen garaipena lortu. Azken minutuetan ihes egiten digun beste partida bat, behintzat garaipenetik gero eta hurbilago gaude sentsazio onekin.

Euskal Ligako juniorra:

Lointek Gernika 71-63 Tabirako

Garaipen garrantzitsua bezain erabakiorra lortu zuena zapatu goizean Euskal Ligako juniorra Tabirakoren aurka Malosten. Alde batetik, A1erako txartela lortu genuen eta horrekin batera beste urte batez Euskal Ligan jokatzeko eskubidea, taldearen epe laburreko helburua nagusietako bat zena. Beste alde batetik, gabonetako oporretara dinamika oso onean heldu ginen eta lehiaketara bueltatzeko beldur horiekin egon ginelako bagenekielako partidaren garrantziaz. Hala ere, lehia oso maldan gora jarri zitzaigun durangarren 2-17ko partzialarekin. Bigarren laurdenean, aldiz, neskek bere onena atera zuten eta atsedenaldirako gernikarrak hiru puntu gora nagusi ziren markagailuan. Aldageletatik bueltan Tabirako pixkanaka maila jaisten joan zen eta guk gure erritmo bizia inposatu genuen tarte handiagoak kudeatuz azken minutu arte. Hurrengo jardunaldian Azpeitira joko dugu Iraurgiren aurka jokatzera bi taldeak ezebez jokoan edukita.

Euskal Ligako kadeteak:

Tabirako 39-71 Lointek Gernika

Primer partido del 2020 en competición oficial y las cadetes visitaban la cancha inexpugnable del Tabirako en Landako, donde no había sido capaz ningún equipo de ganar. Ambos equipos se plantaban con el mismo récord de victorias y derrotas. Las gernikarras comenzaron fuertes tratando de marcar las primeras diferencias en el luminoso, pero tras un tiempo muerto local las durangarras reaccionaron igualando el duelo. En el segundo periodo Tabirako continuó con un gran acierto desde la larga distancia que se neutralizó con un auge en la dureza de ambas defensas. Al descanso, 27-33. El paso por los vestuarios dio el espaldarazo definitivo para que el Lointek Gernika abriese hueco en el marcador. El nivel defensivo no paró de subir y se vio acompañado por una mayor y mejor circulación de balón dejando destellos de gran calidad de nuestras jugadoras. Con el parcial de 6-21 se terminó el partido ya que las gernikarras no hicieron más que incrementar la distancia en el luminoso. En la última jornada de esta primera fase nos enfrentaremos al Ibaizabal no teniendo en juego nada ninguno de los dos equipos, la cita el sábado a las 12:30 en Maloste.

Kadete espeziala:

Barakaldo Basket 44-40 Lointek Gernika

Zapatu arratsaldean Dosa Salesianos ikastetxera jo genuen Barakaldo Basketen aurka indarrak neurtzera bigarren faseko lehen jardunaldian. Etxeko taldeak oso erritmo defentsibo altua ezarri zuen lehen minutuetatik puntu gutxiko markagailuaren bila. Norgehiagoka oso parekatua izan zen 40 minutuetan zehar talde bakoitzak abantaila oso txikiak edukiz. Ez ginen kapaz izan gure erritmoa inposatzeko, ez defentsan ezta erasoan, eta behin eta berriro Barakaldoko harresiaren aurka joan ginen. Horrez gain, tiro libreetako marratik ez genuen gure egunik onena izan eta dena ezkor jarri zen Barakaldok azkenean garaipena eskuratuz.

Kadete mutilak:

Lointek Gernika 56-36 Zornotza

Primera victoria en esta fase y ante un equipo ke venia de jugar la primera fase en primera. Mal inicio de partido sin intensidad en defensa y poco acertados en ataque, al costarnos meter canasta nos impedía defender zona press después de canasta. Tras ir 5-9 perdiendo, un parcial de 23-3 antes del descanso gracias a la defensa dejo encarrilado el partido. Mal inicio de segunda parte que permitió a Zornotza acercarse a 10 puntos, pero a partir de ahí volvimos a defender y anotar con bastante facilidad llegando al resultado final.

Preinfantila:

Lauro C 34-48 Lointek Gernika Txiki

Lehenengo laurdenean oso hotz sartu ginen partidan, inongo erritmorik gabe, erasoan ez ginen hain txarto egon, baina defentsan ezin genituen haien bakarkako jokaldiak gelditu. Presioa ere ez zen beste egun batzuetakoa izan komunikazio arazoekin eta ondorioz berandu heltzen ginen. Bigarren laurdenean, ordea, 3-14ko partziala zabaldu genuen, batez ere defentsako lanean oinarrituta eta gero kontraeraso errazak amaitzera. Atsedenalditik aurrera hamar puntutik gorako abantaila kudeatu genuen eta garaipena Gernikara ekarri genuen.