Gernika KESB

Laura Spreafico 2022/2023

Laura Spreaficok Emakumezkoen Endesa Ligan ariko da lehen aldiz Lointek Gernika Bizkaiaren eskutik

Laura Spreafico (1991ko ekainaren 19a) Emakumezkoen Endesa Ligan debutatuko du Lointek Gernika Bizkaiaren eskutik, 2022/2023 denboraldirako talde gernikarraren bigarren fitxaketa bilakatuz. Hegalekoak Costa Magnatik dator eta Serie An egin du bere osotasunean bere ibilbide profesionala, ez da beste ligaren baten aritu. Azken denboraldian 17,4 puntu, 2,7 errebote y 1,3 asistentzia egin ditu bataz beste.

Spreaficok Italian jokatu du bere ibilbide profesional osoan eta Pool Comense taldeko harrobitik irten zen. Esperientzia dauka Eurocupen Rasugarekin eta Euroligan Schiorekin. Horrez gain, Parman, Bronin eta Le Mura Luccan jokatu du. 2021/2022 denboraldiko italiar bostekorik onenean sartu da eta txapelketako laugarren saskiratzailerik onena izan da. 183 zentimetro luzeko hegalekoa puntuak sartzeko erraztasuna da bere dohairik nagusiena. Urrutiko jaurtiketa da bere ezaugarririk onena, saskirako bidea aurkitzeko beste hainbat modu baditu ere. Adibidez, baloia lurrera jaurtitzeko gaitasuna erakutsi du, berak saskiratzea lortzeko edo bere taldekideentzako jaurtiketak errazteko.

Mario Lopezek hegaleko italiarraren fitxaketa aztertu du: “Kanpoko lerroko jokalaria da hiruko marrako jaurtiketa onarekin, teknika indibidual bikaina du fintak erabiltzeko eta paseak emateko. Jaurtiketa bere dohairik onena izanik, hirukoak batez ere, edozein modutan altxa dezake jaurtiketa, pase baten ostean edo botearekin. Puntuak sartzeko bere erraztasunarekin erasoan asko lagunduko gaitu”.

Laura Spreaficoren fitxaketarekin, Lointek Gernika Bizkaiak sei jokalari ditu 2022/2023 denboraldirako: Laura Spreafico, Marta Alberdi, Sandra Ygueravide, Itziar Ariztimuño, Roso Buch eta Gabija Meskonyte.


Laura Spreafico aterriza en la Liga Femenina Endesa con el Lointek Gernika Bizkaia

Laura Spreafico (19 de junio de 1991) debutará en la Liga Femenina Endesa de la mano del Lointek Gernika Bizkaia tras convertirse en el segundo fichaje de las gernikarras para la temporada 2022/2023. La alero italiana proviene del Costa Magna de la Serie A y esta última temporada ha promediado 17,4 puntos, 2,7 rebotes y 1,3 asistencias.

Spreafico ha desarrollado la totalidad de su trayectoria en Italia, salió de la cantera del Pool Comense. Tiene experiencia tanto Eurocup con Ragusa como en Euroliga con Schio. Además, ha jugado en Parma, Broni y Le Mura Lucca. De hecho, esta temporada ha sido elegida en el mejor quinteto nacional de la temporada. La alero de 183cm destaca sobre todo por su capacidad de generación ofensiva. Su mayor arma es su lanzamiento de larga distancia, desde donde es una amenaza constante desde el triple. Arma el tiro muy rápido, necesita muy poca distancia para poder levantarse. Además, la internacional italiana también es capaz de echar el balón al suelo y ser vertical de cara al aro, tanto como para anotar como para generar tiros abiertos a sus compañeras.

Mario López analiza el fichaje de la alero italiana: “Laura es una jugadora con experiencia que siempre ha jugado en su país quedando cuarta máxima anotadora la temporada pasada. Jugadora exterior con buen lanzamiento de tres puntos, con buena técnica individual en cuanto a la utilización de fintas y capacidad de asistir. Puede anotar en diferentes situaciones , tanto de tres puntos ,donde siempre es una amenaza, como en tiro tras bote incluso en penetraciones donde utiliza muy bien su cuerpo. Sin duda nos ayudará en el plano ofensivo principalmente”

Con la incorporación de Laura Spreafico, el Lointek Gernika Bizkaia cuenta ya con seis jugadoras para la temporada 2022/2023: Laura Spreafico, Marta Alberdi, Sandra Ygueravide, Itziar Ariztimuño, Rosó Buch y Gabija Meskonyte.