Gernika Bizkaia

Margaret Roundtree, hirugarren urtez jarraian Lointek Gernika Bizkaian

Margaret Roundtreek beste urte batez jarraituko du Lointek Gernika Bizkaiaren elastikoa defendatzen 2020/2021 denboraldian. 32 urteko eta 183zm luzeko estatubatuarrak bere hirugarren sasoia osatuko du jarraian talde gernikarran, multzoko jokalari beteranoetako batean bilakatuz.

Ez da erreza atzerriko jokalari batek ondoz ondoko hiru urtetan Emakumezkoen Endesa Ligako talde berdinean mantentzea, non jokalarien joan-etorriak oso ohikoak diren. Roundtreek eta Lointek Gernika Bizkaiak elkarrekin jarraituko dute, jakina da emaitza ezinhobea izan dela gaur egun arte. 24 zenbakiduna taldeko erasoko iparorratz nagusietako bat da bat baten kontrako egoeratan puntuak sartzeko lehen pausuan duen indarrarengatik. Hegal-pibotak 9,7 puntu, 4,2 errebote eta 1,7 asistenzia eskuratu ditu bataz beste Emakumezkoen Endesa Ligako partidetan kantxan egon den 27:17 minutuetan.

Roundtree “oso pozik” dago kontratu berritze honekin eta dagoeneko aldageleko “beteranatako bat” dela adierazi du. “Nire ibilbide profesionalako momenturik onenetariko batean nago, urtez urte Gernikan pausuak ematen aritu naiz eta hurrengo denboraldian maila gorenean lehiatzea gustatuko litzaidake, bai Emakumezkoen Endesa Ligan zein Europan”, esan du estatubatuarrak.

Lointek Gernika Bizkaiak iazko emaitza historikoak lortu zituen taldearen bizkarezurra mantentzearen saiakeran segitzen du eta dagoeneko 7 jokalari ditu 2020/2021 denboraldira begira: Marge Roundtree, Itziar Ariztimuño, Marta Alberdi, Belén Arrojo, Nogaye Lo, Roso Buch eta Paula Ginzo.