Gernika Bizkaia

Milica Ivanovic, esperientzia eta urrutiko jaurtiketa Lointek Gernika Bizkaiarentzako

Milica Ivanovic (Belgrado, 1988/06/08) Lointek Gernika Bizkaiaren laugarren fitxaketan bilakatu da 2020/2021 denboraldira begira. 175zm luzeko eskoltak esperientzia eta urrutiko jaurtiketa emango dio kanpoko lerroari. Fitxaketa honekin talde gernikarrak dagoeneko 9 jokalariko multzoa osatuta dauka beste sasoi lehiakor baten aurrean.

Jokalari serbiar internazionala Campus Prometetik dator non LF2ra heldu zen urtea hasita Emakumezkoen Endesa Ligara igoera lortzeko intentzio argiarekin. 32 urterekin Milica Ivanovicek ibilbide luzea dauka Europako ligetan eta Eurocupen. Estatu Batuetan osatu zuen bere formakuntza eta bere ibilbide profesionaleko lehen pausua Serbiako ligan eman zuen. Ondoren, hainbat Europako hainbat ligetatik pasa da: Errumanian, Uny Gyor hungariarrean, Alemanian eta Portugalen, esate baterako. Azken sasoietan Angers eta Roche Vandee talde frantziarretan eta Friburgo suitzarrean aritu da non Eurocupen jokatu zuen 16 puntu eta 3 erreboteko bataz besteak lortuz.

Emakumezkoen Endesa Ligara igoera lortu ostean, aurten serbiarrak 10,5 puntu, 2,5 errebote eta asistentzia bana eskuratu ditu kantxan egon den 31:21 minutuetan. Beraz, Milica Ivanovic esperientzia handiko jokalaria da bere ibilbide profesional luzean zehar hainbeste taldetan arituta. Horre gain, bere dohairik nagusietako bat urrutiko jaurtiketa da, azken denboraldian hiruko marratik 38% portzentaia lortu du.

Eskolta “oso pozik” dagoela adierazi du: “Taldearen hitz onak besterik ez dizkidate esan, lan talde bikaina da entrenatzaile oso profesionalekin eta ingurumena ezinhobea da”. “Lointek Gernika Bizkaia izaera handiko kluba da, beraz, oso anbizio handia eduki behar dugu zaleak garaipen eta joko ederraren bidez erakartzeko”, esan du Milica Ivanovicek.

Mario Lopezek azken fitxaketaren analisia osatu du: “Esperientzia handiko jokalaria da, beraz, partida amaiera beroetan oso baliagarria izango zaigu. Horrez gain, puntuak sartzeko bere erraztasunak eta batez ere bere hiruko jaurtiketa bikainak erasoan kantxa zabaltzeko aukera emango digu, horrenbestez barneko jokoan espacio gehiago utziz. Milica Ivanovic eta Laura Corneliusen fitxaketekin urrutiko lerroko mehatxua asko handiagotzen dugu zonakako defentsen aurka batez ere”.

Milica Ivanovicen fitxaketarekin Lointek Gernika Bizkaiak dagoeneko 9 jokalari ditu lotuta 2020/2021 denboraldirako. Talde gernikarrak iazko multzoko bizkarezurra mantendu nahi izan du Itziar Ariztimuño, Marta Alberdi, Belén Arrojo, Nogaye Lo eta Margaret Roundtreeren berritzeekin. Izen hauetara Roso Buch, Paula Ginzo, Laura Cornelius eta Milica Ivanovic gehitu dira.