Gernika Bizkaia

Naia Zubiaga, Daviane Mindoudi eta Leire Vallejo Espainiako U14 Selekziora

Naia Zubiaga, Daviane Mindoudi eta Leire Vallejok Espainiako U14 Selekzioaren deia jaso dute abuztuaren 24tik 28ra Valentzian entrenatzeko. Lointek Gernika da U14ko kontzentraziora jokalari gehien sartzen dituen taldea. Nile Mugirarekin eta Irune Oriorekin batera guztira Lointek Gernika Bizkaiako 5 jokalari aritu dira udan honetan Espainiako harrobiko Selekzioekin.

Albiste onak ez dute etenik Lointek Gernika Bizkaian. Duela bi aste Irune Orio eta Nile Mugirak jaso bazuten Espainiako Selekzioaren deia, orain Leire Vallejo, Naia Zubiaga eta Daviane Mindoudi izan dira. Gure harrobiko hiru jokalariak abuztuaren 24tik 28ra Valentziako La Alqueria polikiroldegietan osatuko dituzte entrenamendu saioak. Aurten hirurak Euskal Ligako kadeteekin aritu ziren lehenengo fasean, nahiz eta bigarren urteko infantilak izan, ondoren urte hasieratik aurrera infantilekin aritu ziren Salamancan Minikopan bosgarren postua eskuratuz.

Daviane, Leire eta Naia

Naia Zubiaga Gernikako harri bitxietako bat da, txikitatik baloi batera itsatita eta betidanik bera baino neska nagusien aurka jokatzen. Bere bigarren esperientzia izango da Espainiako Selekzioarekin, baita Daviane Mindoudirena ere. Daviane iaz heldu zen Gernikara Unamunon eta Ibaizabalen jokatu ondoren. Azkenik, Leire Vallejorentzako lehenengo aldia izango da. Arrigorriagako neskak Padura Saskibaloi Taldean bikain ikasitako dena praktikan jarri du Lointek Gernikan Espainiako Selekzioaren deia jaso arte.

5 jokalari gernikar Espainiako harrobiko Selekzioan. Historia. Nile Mugira, Naia Zubiaga, Irune Orio, Leire Vallejo eta Daviane Mindoudi. Lointek Gernika Bizkaiak inoiz ez ditu hainbeste jokalari sartu Espaniako Selekzioetan. Lan gogorrak fruituak ematen ditu.