Gernika KESB

Naiara Diez, Lointek Gernika Bizkaiaren bihotza

Naiara Diezek beste urte batez jarraituko du Lointek Gernika Bizkaian eta bere berritzearekin 12 jokalariko talde erabatez osatzen du. Eskoltak bere zortzigarren denboraldia beteko du elastiko granatea babesten eta 33 urterekin kapitaina izaten jarraituko du, hau da, klubaren bihotza.

Naiara Diez Lointek Gernika Bizkaia da, Lointek Gernika Bizkaia Naiara Diez den moduan. Altsasuarrak zortzigarren urtea osatuko du Malosten, 2013an klubera LF2-n heldu zenetik. Hirukoak, defentsa eta batez ere pasioa. Pasioa da hemen exigitzea zilegi den gutxieneko hori. Gogoangarria, esate baterako, Campus Prometeren aurkako zelai erditik saskiratutako hiruko hori. Bere jokoa zenbakietatik haratago doa. Gainera, Naiara Diezen berritzearekin Lointek Gernika Bizkaiak hiruko marratik beste mehatxu bat gehitzen du, iaz %31 hirukoetan, eta Ivanovic, Bjorklund edo Corneliusekin batera dinamita hutsa egongo da urrutiko jaurtiketetan.

Denboraldi oso luzea eta gogorra espero da Emakumezkoen Endesa Ligako taldeen gehitzearekin eta Eurocupeko partaidetzarekin. Horrenbestez, kapitainaren laguntza oso beharrezkoa izanen da, bai kantxan zein aldagelan. Altsasuarraren kontratu luzapenarekin Mario Lopezek 12 jokalari izango ditu taldean, hau da, partidetan zehar aukera asko.

Naiara Diezek dio “ohore” bat dela beste urtebetez talde gernikarreko partaide izatea, non “nire bigarren etxean moduan” sentitzen den 8 denboraldiren ondoren. “Hasteko ilusio handia daukat eta batez ere gure joko erakargarriarekin marea granatea gozarazi. Iazko lorpenekin maila oso altu dago, baina guk lehendabizi gure lana egin behar dugu, hau da, entrenamendu guztietan oso gogor lan egin”, adierazi du kapitainak.

Lointek Gernika Bizkaiak 12 jokalariko taldea osatu du exigentzia altuko 2020/2021 denboraldirako, bai Emakumezkoen Endesa Ligan zein Eurocupen: Itziar Ariztimuño, Laura Cornelius, Roso Buch, Milica Ivanovic, Marta Alberdi, Angie Bjorklund, Naiara Diez, Belen Arrojo, Margaret Roundtree, Paula Ginzo, Nadia Colhado y Nogaye Lo.