Gernika Bizkaia

Paula Ginzo, orainaldiko eta etorkizuneko apustua Lointek Gernika Bizkaiarentzako

Paula Ginzo da Lointek Gernika Bizkaiaren bigarren fitxaketa 2020/2021 denboraldiari begira. Santoñakoa orainaldi eta etorkizun oparoko jokalaria da eta multzo gazte bat osatzeko Lointek Gernika Bizkaiaren apustu sendoa indartzen du.

Paula Ginzo Arantes (Santoña, 1998/02/16) Al-Qazeresetik datorren barneko jokalaria da, non Emakumezkoen Endesa Ligako gazterik onenetariko batean bilakatu den. Siglo XXI taldetik ateratako gazteak Movistar Estudiantesen eskutik egin zuen debuta Emakumezkoen Endesa Ligan. Ondoren, Al-Qazeresera egin zuen jauzi eta extremadurako taldeko zutabe nagusietako batean bilakatu da bertan egon den bi sasoietan, bataz beste ia 35 minutu jokatuz, 22 urte dituen arren. 188zm luzeko hegal-pibotak Espainiako 23 urte azpiko jokalari onenen zerrendan izendatu dute bataz beste 9,3 puntu eta 5,5 errebote eskuratzeagatik.

Nahiz eta oraindik asko duen ikasteko, Santoñako jokalariak erakutsi du Emakumezkoen Endesa Ligako barne jokalaririk nacional onenetarikoa dela. Borrokalaria. “Kantxa barruan langilea naiz, jakinmin handikoa eta oso lehiakorra, horregaitik uste dut taldeari asko eman ahal diodala”, esan du Ginzok. Hegal-pibotak Lointek Gernika Bikaiaren eskaintza onartu zuen Emakumezkoen Endesa Ligan “egonkortuta” dagoen taldea delako epe laburrean “ambizio handiko” proiektua duelako. Horrez gain, hurrengo denboraldiari begira hasi da dagoeneko eta ikusmira oso altu jarri du Ginzok: “Nire onena emateko gogo asko ditut, bai jokalari moduan zein taldekide moduan, eta bide honetatik talde moduan ahalik eta gorenen bukatu ligan eta EuroCupen. Etorkizun oparoa dugu aurretik”.

Mario Lopezek kantabriako jokalariaren analisia osatu du: “Oso pozik gaude bere fitxaketarekin, Espainiako saskibaloiaren etorkizun eta orainaldi handiko neska da. Barneko posizioetan aritzen den jokalaria da eta 4 eta 5 postu horietan mugitzen da. Bizkarrez zein aurrez aurre jokatzeko baliabideak ditu, baina batez ere bere nortasunak, gogoak eta lehiakortasunak dira bere doharik nagusienak. Beraz, albiste bikaina da Espainiako selekzioan debuta egin duen hain jokalari gazte bat izatea taldean eta ziur nago Nogaye Lorekin bikote ederra osatuko duela”.

Fitxaketa honekin Lointek Gernika Bizkaiak jada 6 jokalari ditu taldean: Itziar Ariztimuño, Marta Alberdi, Belén Arrojo, Nogaye Lo, Roso Buch eta Paula Ginzo. Talde gaztea eta oso lehiakorra 2020/2021 denboraldiari begira.