Gernika Bizkaia

TGB Tarbes, aurkari ezagun bat Euskal Kopako finalerdietan

Lointek Gernika Bizkaiak TGB Tarbesekin neurtuko ditu indarrak ostegunean 20:00tatik aurrera Landakon Euskal Kopako finalerdietan. Durangoko partida ate itxietan izango da, baina streaming bidez Euskal Saskibaloi Federazioaren Youtubeko kanaletik jarraitzeko aukera egongo da.

Aurkari ezaguna, Lointek Gernika Bizkaiaren aurredenboraldietako gaur egungo klasiko baten bilakatu dena. Hori da TGB Tarbes talde frantziarra, azken urteetan Euskadira maila handiko partiden bila etorri da. Aurten, aldiz, ez da beste edozein lagunarteko izango, denboraldiko lehen titulua jarriko da jokoan, Euskal Kopa alegia. Frantziarrak izango dira gernikarren arerioak txapelketako finala lortzeko helburuan.

Aurredenboraldiko Perfumerias Avenidaren aurkako lehen norgehiagokaren ondoren, Lointek Gernika Bizkaia Landakora aste guztian zehar landatukoa erakusteko intentzio argiarekin helduko da. Mario Lopezen taldearentzako bigarren azterketa izanen da, Euskal Kopako final batera heltzeko eta irabazteko beste aukera bat. Finalerdia irabazi ez gero, talde gernikarrak larunbatean 12:00etan jokatuko luke, zale mugatu batzuekin harmailetan eta EITBren kamerekin. Finalaurrekoa galtzekotan, ordea, hirugarren eta laugarren postuetarako lehia larunbatean arratsaldeko 18:00etan izango litzateke zalerik gabe eta ESF-ren Youtubeko kanalean izango litzateke emankizuna.

TGB Tarbes ere aurredenboaldian buru belarri jarrita dago eta ostegunekoa haien lehen lagunartekoa izango da. Frantziarrak irailaren 29an hasiko dute liga Flammes Caroloren aurka, hau da, Lointek Gernika Bizkaiaren EuroCupeko multzokako faseko aurkarietako baten aurka. Francois Gomez entrenatzailearen agindupean, TGB Tarbesek Kristen Sharp eta Regan Magarityren fitxaketak egin ditu, baita Margaux Galliou-Loko eta Louice Halvarsson berritu ere. Hala ere, Jazmine Jones, haien jokalaririk esanguratsuena, WNBAn dago oraindik, beraz, ez du Durangon jokatuko. Beste finalaurrekoan, irailaren 3an osteguna 16:30etan, IDK Euskotren eta Kutxabank Araski arituko dira nor baino nor. Finalerdi biak Euskal Saskibaloi Federazioaren Youtubeko kanaletan egongo dira ikusgai zuzen-zuzenean.