Gernika Bizkaia

Valencia Basket, Lointek Gernika Bizkaiaren lehen aurkaria LF Endesa 2020/2021ean

Valencia Basket izanen da Lointek Gernika Bizkaiaren lehen aurkaria Emakumezkoen Endesa Ligaren 2020/2021 denboraldian. Espainiako Saskibaloi Federazioak gaur argitzera eman du zozketa bidez eginiko egutegia. Irailaren 18-19an hasiko da txapelketa, aurten 16 talde egongo dira ligan, iaz baino bi gehiago.

Talde gernikarrak dagoeneko badaki zein izango den bere ibilbidea Emakumezkoen Endesa Ligan. Hasteko, gaur egun klasiko bat bilakatu den Valencia Basketen aurkako partida. Europa mailako norgehiagoka. Lointek Gernika Bizkaiak irailaren 18-19an ekingo dio ligari garaikurrarengatik borrokatzeko fitxaketa asko egin dituen talde valentziararren aurka, Laura Gil edo Cristina Ouviña gehitu ditu besteak beste. Bigarren jardunaldian, berriz, Mario Lopezen taldeak Embutidos Pajariel Bembibre jasoko du Malosten, gero Gironara bidaiatzeko hurrengo jardunaldian.

Euskal derbiei dagokionez, Lointek Gernika Bizkaiak etxetik kanpo jokatuko ditu biak joaneko itzulian: Kutxabank Araskiren aurka urriaren 24an Mendin eta IDK Euskotrenen aurka azaroaren 22an Gascan. Euskal derbiak Malosten gozatzeko urtarrilaren 30 eta otsailaren 27 arte itxaron beharko du Marea Granateak. Joaneko itzuliko azken jardunaldia abenduaren 19an jokatuko da eta bertan zehaztuko da martxoaren 4tik 7ra ze 8 taldek lehiatuko duten Kopan. Liga erregularreko azken norgehiagoka apirilaren 3an izango da.

Mario Lopezek egutegiaren analisi txiki bat osatu du: “Zozketa egia esan ez da oso ona izan guretzat, batez ere ligaren hasiera. Lehenengo jardunaldietan Valentzia eta Girona bezalako kantxa zailetara bidaiatu beharko dugu, aurten are eta gogorragoak. Oso argi eduki behar dugu aurredenboraldi bikaina osatu behar dugula denboraldi hasierari ahalik eta hobekin heltzeko. Hala ere, lehen lehia horietan taldea oraindik eratzen egongo da eta pazientzia eduki beharko dugu denok. Liga oso luzea eta gogorra izango da partida estu eta zail askorekin, horrenbestez mentalki oso gogorrak izan beharko gara”.