Gernika Bizkaia

Egin zaitez bazkide!! Gure Sustraiak – Nuestras Raíces

2021/2022 denboraldirako Lointek Gernika Bizkaiaren bazkideen berritze kanpaina martxan dago. Datorren sasoian, berriro eta betiko lez, Malosteko harmailak zalez beteta ikusteko ilusioa, gogoak eta esperantza daukagu.

Horrez gain, 2021/2022 denboraldi honetan klubak bere 25. urteurrena beteko du eta horregaitik urte ahaztezin baten bilakatu nahi dugu. Unerik txarrenetan eman diguzuen hauspo eta indar hori bueltan emateko eta Lointek Gernika Bizkaiako bazkide izateak inoiz baino abantaila gehiago izango ditu.

BAZKIDEAK EZ BAZKIDEAK
VIP                                             125 Sarrerak>=18                     12
Nagusiak (>=18)                    95   Sarrerak (13 urtetik-17arte)       6
Gazteak (13-17)            40 Sarrerak (3 urtetik-12arte)     3
Gaztetxoak (<=12)  25

ABANTAILAK

Klubetik atsedenik gabe galbiltza gure bazkideei abantailak eta promozioak bilatzen. Horrela, Rural Kutxarekin akordio berri bat sinatu dugu.

Hitzarmen honi esker taldeak kirol onura asko izango ditu, eta haratago joanez, bazkideentzako abantaila ugari edukiko ditu urte osoan zehar. Hau da, klubari eta zalegoari laguntzeko akordioa da. Rural Kutxaren bezero denei eta doako kontu berri bat sortzen dutenei %50eko deskontua osatuko zaie bere kuotaren itzuleran “Ongi Etorri Kuota” izenekoaren bidez. Guztiz doako da, inolako kostu edo komisiorik gabekoa.

Promozio honetako izen-ematea Gernikako Rural Kutxako egoitzan (Barrenkalea, 1) osatuko da.

Gainera, bazkideen kuotako %50a itzultzeko aukeraz gain, interesa duenarentzat, Rural Kutxak hiru hilabete eskeintzen ditu DOAN Guuk kontratatzerakoan eta “Cuenta con nosotros” ongi etorri kontuaren bidez helbideratzekoan (kontu bat, debito txartel bat eta doako transferentziak gutxienez 24 hilabetetan). Doako hiru hilabete lortu ahalko dituzue bai 42 euroko fibra eta mugikor paketean baita mugikor paketeetan ere. Rural Kutxak gehienezko 42 euroak itzuliko ditu lehen hiru hilabete bakoitzean.

Anima zaitez eta sartu Gernika KESB-eko familiara!

    Su nombre y dos apellidos (requerido)

    Su e-mail (requerido)

    Su teléfono (requerido)

    Su fecha de nacimiento con el siguiente formato AAAA-MM-DD (requerido)

    Su número de cuenta para realizar el pago

    Sus observaciones