Gernika Bizkaia

2016. urteko Euskal Kopa, Maialen Aulestiaren alde egingo dena, Malosten jokatuko da asteburuan

Lointek Gernika Bizkaiak euskal koparen azken bi lehiaketek irabazi ditu txapeldun bilakatuz

2016. urteko Euskal Kopa irailaren 17 eta 18an ospatuko da Malosten (Gernika). Jada Lointek Gernika Bizkaia bezala ezagutzen den taldea berriz egongo da parte-hartzaileen artean. Granate kolorekoek irabazi egin zuten azken euskal kopa Gasteizen. Aurten 2016. Euskal Kopa zita solidario bat bihurtzen da Maialen Aulestiaren alde, lekeitiarrak gaixotasun arraro bat duelako. Klubarentzat garrantzitsuena kantxara doan publikoari espektakulua ematea da, taldearen helburua lekeitiar gazteari laguntza ematea delako, eta horregatik publikoak dibertitzea merezi du, emandako diruarekin Aulestiari laguntzen baitio. Izan ere, Euskal kopak biltzen duen diru guztia Lekeitioko neskari zuzendua izango da.

Gure taldearentzat zita habituala konbertitzen ari den lehiaketa hau Malosten lehiatuko da. Emakumezkoen ligan aurkitzen diren hiru talde euskaldunek (IDK Gipuzkoak, Lointek Gernika Bizkaiak, Araski AES-k) eta bigarren emakumezkoen ligan jokatzen duten euskaldun biren arteko lehian irabazi zuen (Añares Rioja ISB eta GDKO Bizkaiaren arteko partiduan) GDKO Ibaizabek parte hartuko dute.

Gure taldeak bigarren semifinala 20:00etan jokatuko du larunbatean IDK Gipuzkoaren aurka. Pixka bat lehenago, 17:45ak aldera, berriki igo den taldeak, Araski AES-ek, lehenengo semifinala jokatuko du klasifikatu den taldearen aurka (GDKO Ibaizabal). Irailaren 18an, hirugarren eta laugarren postuaz gozatu ahalko da 10:30etan. Segidan, 12:30etan, finala jokatuko da.

Aurtengo Euskal Kopak xede solidarioa du: Maialen Aulestia gazteari laguntzea, gaixotasun arraro bat duelako. Txartel leihatilako diru-bilketa guztia Maialenen familiari emango da. Euskaldun epaileen komitekoek ere batu nahi dute kausa on honetara; horregatik, partiden epaile-eskubideak ere Aulestiarentzako utziko da. Gaztearen amarekin hitz egin ahal izan dugu eta honako hau komentatu digu:

“Maialenek, sindrome arraro bat dauka eta pronostikoa oso txarra da. Historian zehar 50 kasu ezagutu dira bakarrik, munduan. Espainian 3 kasu diagnostikatu dituzte. Eta orain, Maialen da Espainian dagoen ume bakarra gaixotasun honekin. Esan genezake, Maialen zientziaren umezurtza dela.

Sindrome honek, gaitz asko sortzen dio Maialeni: Hazkuntzari kalte egiten dio eta bizi itxaropena hilabete edo urte gutxikoa da.

Insulinoresistentea

Hipergluzemia-hipogluzemia

Hipotrofia muskularra

Desnutrizioa

Hezur-heltzeko atzerapena

Giltzurrunetan kaltzioa (nefrocalcinosis) horrek etengabeko miña ematen dio…

Egunero, sei ordu egiten ditu fisioterapia egiten. Oso garrantzitsua da. Alimentazio berezi bat egin behar du. Haginekin eta ahoarekin ere arazo haundia dauka…,baina egunez egun egindako lan guztiaren ondorioz, bizi kalitatea asko hobetu du.

Estatu Batuetan tratamendu bat daude ikertzen…agian Maialenentzako ere ona izango zen, eta hori da, nahi duguna. Bizi kalitatea ahal den neurrian hobetu eta egunen batean Estatu batuetako tratamendua jarraitzeko aukera edukitzea.

Horregatik zuen kolaborazioa behar dugu.

Denon artean EZINEZKOA POSIBLE EGITEA lortu nahi dugu”.

Sarreraren prezioak partiduko 10 eurokoak izango dira 14 urtetik aurrerako pertsonentzako eta 6tik 13ra bitarteko neska mutikoentzako, berriz, 3 eurokoak. Ezin baduzu kantxara etorri fila 0 bat ireki dugu, nahi duenak kolaboratu dezan eta Maialen Aulestiari lagundu dezan. Ekonomikoki laguntzeko, beraz, kutxabank kaxetan ahalko duzu egin ondorengo kontuan:

ES18 2095 0082 40 9111550114.

Sarrerak Malosteko Txartel leihatilan salduko dira nahi duzun partida hasi baino ordu bat arinago.

Anima zaitez eta hurbil zaitez Malostera gure neskak animatzeko!!!

HEMEN ITXARONGO ZAITUGU