Gernika KESB

Lointek Gernika Bizkaia biharko finalean sartu da derbi ikaragarri baten ondoren

Lointek Gernika Bizkaiaren hasiera zetorren Euskal Kopan. Konpetibitate asko egon den partida jokatu eta jendetsa izugarriaren konpainia izan du Malosten.

Lehenengo laurdena oso berdintsua hasi zen, bi taldeekin erasotzen eta defentsa on batekin bien partetik. Bigarren laurdenean, Lointek Gernika Bizkaia pixkanaka pixkanaka joan da markagailutik hurruntzen talde joko on baten ondorioz.

Atsedenaldiaren ostean izan da markagailutik hurrunen jarri den unea Gernikako taldea, Maria Pina ikaragarri batekin eta Izaskunen pase eder batzuekin.

100_0582_opt

Estatu Batuetako Amisha Carter eta Laquinta Jeffersonek ere dakitena erakutsi zuten, baina egia esan denak egon ziren maila on batean.

Azkenean markagailua 69 – 50 geratu da Gernikakoen alde. Bihar 12:30etan, beraz, Lointek Gernika Bizkaia Lacturale Araski AES-en aurka jokatuko du, beste semifinaletako irabazlea.

Hauek izan dira estatistikak:

GDE Error: Error al recuperar el fichero. Si es necesario, desactiva la comprobación de errores (404:Not Found)