Gernika Bizkaia

Melisa Brcaninovic, gutariko bat

Melisa Brcaninovic, Lointek Gernika Bizkaiako 2021/2022 denboraldirako lehen fitxaketa

Melisa Brcaninovic da Lointek Gernika Bizkaiako 2021/2022 denboraldirako lehen fitxaketa. Duela 22 urte Bosnia-Herzegovinan jaioa Melisa Brcaninovic 193 zentimetro luzeko pibota da eta Belgikako Castors Braine taldetik dator. Azken denboraldian 13,7 puntu, 6,3 errebote eta 1,8 asistentzia eskuratu zituen belgiar ligan eta 7,7 puntu eta 7,3 errebote bataz beste EuroCup Womenen. Horrez gain, duela egun gutxi arte Eurobasketean parte hartu du bere selekzioarekin eta partida erabakigarrietan berebiziko garrantzia izan du minutu aldetik, azkenean 3 puntu eta 1,8 erreboteko bataz bestekoak izan ditu. Talde gernikarrak dagoeneko 8 jokalari ditu 2021/2022 sasoirako Melisa Brcaninovicen lehen fitxaketaren ostean: Belén Arrojo, Rosó Buch, Itziar Ariztimuño, Paula Ginzo, Marge Roundtree, Angie Bjorklund y Marta Alberdi.

Melisa Brcaninovicek Jedinstvo BH Telecom Tuzlan eman zituen bere lehen pausuak saskibaloiari dagokionez eta hiru urteren buruan mundu profesionalean barneratu zen. Bere herritik irten eta Galatasaray indartsura egin zuen jauzi, non lagata utzi zuten Libanoko Sporting Al Riyadi Beirut taldean. Hurrengo denboraldian Italiara joan zen Schiora alegia eta berriro lagata utzi zuten, kasu honetan bigarren mailan. 2018/2019 sasoian ere italiar bigarren aritu zen, baina UNI Gyorrek utzita. Hurrengo denboraldian lehen mailan lortu zuen postua, Torinon 17 puntu eta 8 errebote lortuz bataz beste Castors Brainengaitik fitxatu arte.

Lointek Gernika Bizkaiak izen berri bat dauka 2021/2022 denboraldirako, Melisa Brcaninovicena alegia. Pibot bosniarra oraindik oso gaztea den arren, soilik 22 urte ditu, azken denboraldi honetan Belgikako ligan, EuroCup Womenen eta Eurobasketean parte hartu du. Bere selekzioa, esate baterako, txapelketan ezustekoa eman duen taldeetako bat izan da, bosgarren postuan bukatu baitute azken sailkapenean. Bosnia-Herzegovinako selekzioako indargune nagusietako bat bere barne jokoa izan da, batez ere Jonquel Jones eta Marica Gajicekin. Azken honen lesioarengatik Melisa Brcaninovicen minutuek gora egin zuten, partida erabakigarrietan 20 minututik gora jokatuz.

Castors Braine bere taldean aulkitik irtetzen oso garrantzitsua izan da errebotera joateko gogoagaitik, zonako mugimendu bikainengaitik eta bere urrutiko jaurtiketako mehatxuarengatitik. Horrela aztertu du Mario Lopezek Brcaninovicen fitxaketa: “Pibot oso mugikorra da eta bere dohai nagusia zalantzarik gabe bere urrutiko jaurtiketa da, batez ere hiruko marratik, iaz horrelako ezaugarriak dituen jokalari baten hutsunea nabaritu genuen. Horrez gain, baloi gabeko mugimendu bikainak ditu eta behar izan ez gero puntuak ditu bere eskuetan, kantxan dagoenean gauza asko egiten dituen jokalari horietako bat da, zenbait postutan jokatu dezake, esate baterako.”

Talde gernikarrak dagoeneko 8 jokalari ditu 2021/2022 sasoirako Melisa Brcaninovicen lehen fitxaketaren ostean: Belén Arrojo, Rosó Buch, Itziar Ariztimuño, Paula Ginzo, Marge Roundtree, Angie Bjorklund y Marta Alberdi.


Melisa Brcaninovic, primer fichaje del Lointek Gernika Bizkaia 2021/2022

Melisa Brcaninovic se convierte en el primer fichaje del Lointek Gernika Bizkaia de cara a la temporada 2021/2022. Nacida en Bosnia-Herzegovina, Brcaninovic es una pívot de 193 centímetros de tan solo 22 años que llega proveniente del Castors Braine belga. Ha promediado 13,7 puntos, 6,3 rebotes y 1,8 asistencias en la liga belga y 7,7 puntos y 7,3 rebotes de media en la EuroCup Women. Además, ha participado en el reciente Eurobasket siendo parte importante en el tramo final de la competición con 3 puntos y 1,8 rebotes de media. De esta manera el club gernikarra ya tiene a su primera incorporación que se une a las renovaciones de hasta 7 jugadoras: Belén Arrojo, Rosó Buch, Itziar Ariztimuño, Paula Ginzo, Marge Roundtree, Angie Bjorklund y Marta Alberdi.

El Lointek Gernika Bizkaia ya tiene a su primer nombre nuevo para la temporada 2021/2022. Se trata de Melisa Brcaninovic. La bosnia destaca por su juventud ya que tan solo tiene 22 años. A pesar de su corta edad, esta última campaña ha participado, por ejemplo, en la EuroCup Women y hasta hace unos días estuvo en el Eurobasket. Su selección fue sin duda una de las revelaciones del campeonato logrando un más que meritorio quinto puesto final. De hecho si algo destacó de Bosnia-Herzegovina fue su potente juego interior con Jonquel Jones y Marica Gajic a la cabeza. Con la lesión de esta última en el tramo final de la competición, los minutos de Melisa Brcaninovic crecieron en los partidos decisivos jugando por encima de la veintena de minutos.

Brcaninovic se formó en la Jedinstvo BH Telecom Tuzla donde dio sus primeros pasos en el profesionalismo en tres temporadas. Después, dio el salto al todopoderoso Galatasaray donde fue cedida al Sporting Al Riyadi Beirut libanés. Se marchó a Italia en la siguiente temporada fichando por el Schio y siendo de nuevo cedida a la segunda división italiana al igual que en la campaña 2018/2019 cuando estuvo en el UNI Gyor hungaro. La próxima temporada dio el salto a la primera división de la LEGA con el Torino logrando 17 puntos y 8 rebotes de media hasta fichar finalmente por el Castors Braine.

En el Castors Braine ha sido una de las piezas clave saliendo del banquillo gracias a su capacidad de cargar el rebote, buenos movimientos al poste y amenaza de lanzamiento exterior. Así analiza Mario López el fichaje de Melisa Brcaninovic: “Es una pívot móvil que se caracteriza por su buen tiro exterior sobre todo desde la línea de 3 puntos, algo que echamos en falta la temporada pasada.  Capacidad de anotación y buen juego sin balón  son algunas de sus virtudes además de la polivalencia en su juego, pudiendo jugar en diferentes posiciones.”

Con este primer fichaje de Melisa Brcaninovic el Lointek Gernika Bizkaia ya tiene en nómina hasta 8 jugadoras con las renovaciones de Belén Arrojo, Rosó Buch, Itziar Ariztimuño, Paula Ginzo, Marge Roundtree, Angie Bjorklund y Marta Alberdi.