Gernika Bizkaia

Roselis Silva, gutariko bat

Roselis Silva, gidaritza Lointek Gernika Bizkaiarentzako

Roselis Silva da Lointek Gernika Bizkaiaren 2021/2022 denboraldirako bigarren fitxaketa. Venezuelakoak taldea zuzenduko du antolatzaile postutik, esperientzia handia dauka urte asko daramatzalako Emakumezkoen Endesa Ligan talde ezberdinekin, iaz Embutidos Pajariel Bembibren aritu zen. Funtzesko jokalaria izan zen Bierzoko taldeak beste urte batez lehen mailan jarraitzeko, bataz beste 9,6 puntu, 5,7 errebote, 3,8 asistentzia eta 2,5 lapurtutako baloi lortu zituen guztira 15 puntuko balorazioa. Fitxaketa berri honekin talde gernikarrak dagoeneko 9 jokalari ditu Belen Arrojo, Roso Buch, Itziar Ariztimuño, Marge Roundtree, Paula Ginzo, Angie Bjorklund eta Marta Alberdiren berritzeekin eta Roselis Silva eta Melisa Brcaninovicen etorrerarekin.

Desira zegoen bi aldeetatik, bai Roselis Silvarenetik baita Lointek Gernika Bizkaiarenetik ere. Iaz, esate baterako, Roso Buchekin pasa bezala. Venezoldarraren jokoa bat dator talde gernikarraren estiloarekin, hau da, bizkorra, zuzena eta oldakorra uztaiari begira. Caracasekoak jaioterrian eman zituen bere lehen pausuak Sacramento de la Vegan. Gero, Estatu Batuetako Arkansas Tech unibertsitatera joan zen eta WNBAko Draftean ez hautatu ostean bere herrialdera itzuli zen bertako liga irabaztera Deportivo Anzoategi taldearekin. Europako bere lehen esperientzia ez zen Gernikatik oso urrun izan, Iraurgin alegia, non bere debutean 15 puntu baino gehiago sartu zituen bataz beste. Hortik aurrera Emakumezkoen Endesa Ligako hainbat taldetan aritu da: Bi urte Kutxabank Araskin, beste bat Embutidos Pajariel Bembibren, bat Campus Prometen eta azkena berriro ere Bierzoko taldean Zamaraten sinatuta zeukan fitxaketa bertan behera geratu ondoren. Funtzesko jokalaria izan zen Pepe Vazquezen taldeak beste urte batez lehen mailan jarraitzeko, bataz beste 9,6 puntu, 5,7 errebote, 3,8 asistentzia eta 2,5 lapurtutako baloi lortu zituen, guztira 15 puntuko balorazioa.

Esperientzia handiko jokalaria da Roselis Silva eta bere dohairik nagusiena abiadura da: Eskuen abiadura baloiak lapurtzeko edo asistentziak banatzeko, orokorrean abiadura handia jartzen die erritmo aldetik partidei. Hau da, Lointek Gernika Bizkaiaren ezaugarriekin bat dator. “Oso pozik gaude Roselisen etorrerarekin. Esperientzia handia dauka ligan, lotsabakoa da, defentsan bikaina bere esku arinei esker eta ez da inoiz geldi egoten kantxan dagoen une bakoitzean. Erasoari dagokionez, norgehiagokaren arabera bere abileziak moldatzen ditu, batzuetan motelago eta beste batzuetan kontraerasoa bilatuz. Horrez gain, blokeo zuzenaren bidez abantaila asko aurkitzen dituen jokalaria da, bai asistentziak banatzeko orduan baita bere puntuak sartzeko ere”, adierazi du Mario Lopez entrenatzaileak.

Roselis Silvaren fitxaketarekin Lointek Gernika Bizkaiak dagoeneko 9 jokalari ditu Belen Arrojo, Roso Buch, Itziar Ariztimuño, Marge Roundtree, Paula Ginzo, Angie Bjorklund eta Marta Alberdiren berritzeekin eta Roselis Silva eta Melisa Brcaninovicen etorrerarekin.


Roselis Silva, dirección para el Lointek Gernika Bizkaia 2021/2022

Roselis Silva se convierte en el segundo fichaje del Lointek Gernika Bizkaia de cara a la temporada 2021/2022. La venezolana de 166 centímetros y 29 años aportará dirección desde la posición de base ya que cuenta con una amplia experiencia en diversos equipos de la Liga Femenina Endesa, la última en el tramo final de la pasada campaña en el Embutidos Pajariel Bembibre. Fue una pieza fundamental para que el conjunto del Bierzo lograse la permanencia en las últimas jornadas gracias sus promedios de 9,6 puntos, 5,7 rebotes, 3,8 asistencias y 2,5 robos para un total de 15 créditos de valoración. Con esta nueva incorporación la plantilla gernikarra cuenta ya con 9 jugadoras en nómina con las renovaciones de Belén Arrojo, Rosó Buch, Itziar Ariztimuño, Marge Roundtree, Paula Ginzo, Angie Bjorklund y Marta Alberdi junto con los fichajes de la propia Roselis Silva y Melisa Brcaninovic.

Un viejo anhelo. Eso es lo que era desde hace tiempo Roselis Silva para el Lointek Gernika Bizkaia. Al igual que lo fue la temporada pasada, por ejemplo, Rosó Buch. El juego de la venezolana es ideal para el estilo gernikarra, lleno de velocidad, agresividad y verticalidad. La de caracas dio sus primeros pasos en su país natal, en el Sacramento de la Vega. Después dio el salto a Estados Unidos mediante una beca para la universidad de Arkansas Tech. Sin éxito en el Draft de la WNBA volvió a casa para ganar la liga con el Deportivo Anzoategi. Su primera experiencia al otro lado del charco no fue muy lejos, en el Iraurgi en la temporada 2015/2016 cuando superó la barrera de los 15 puntos por partido. Ahí empezó su largo periplo en la Liga Femenina Endesa: Dos años en Kutxabank Araski, uno en Embutidos Pajariel Bembibre, otro en el Campus Promete antes de volver al Bierzo tras su fichaje frustrado por el Zamarat. La última campaña fue una pieza fundamental para que el conjunto de Pepe Vázquez lograse la permanencia ya que en los 20 partidos en lo que participó logró unos promedios de 9,6 puntos, 5,7 rebotes, 3,8 asistencias y 2,5 robos para un total de 15 créditos de valoración.

Se trata de una base experimentada en la competición tras su paso por diversos equipos de la Liga Femenina Endesa. Su principal característica es la velocidad. Velocidad de manos para robar balones y repartir asistencias, velocidad que aporta en el ritmo del partido siempre trasladando el balón a campo de ataque lo antes posible. Es decir, un estilo ideal para el Lointek Gernika Bizkaia. Así analiza Mario López la incorporación de Roselis Silva: “Estamos muy contentos de contar con Roselis para la próxima temporada- Es una jugadora con experiencia con mucho desparpajo, intuitiva en defensa, hábil para el robo y con mucha actividad. Ofensivamente capaz de jugar en diferentes registros, tanto en estático como en contraataque, con buena lectura de bloqueo directo y visión de juego, su capacidad para generar y asistir nos ayudará en nuestro juego.”

Con la incorporación de Roselis Silva, la plantilla del Lointek Gernika Bizkaia cuenta ya con 9 jugadoras en nómina con las renovaciones de Belén Arrojo, Rosó Buch, Itziar Ariztimuño, Marge Roundtree, Paula Ginzo, Angie Bjorklund y Marta Alberdi junto con los fichajes de la propia Roselis Silva y Melisa Brcaninovic.