Gernika Bizkaia

Tinara Moore, gutariko bat

Tinara Moore, Lointek Gernika Bizkaiaren barne jokorako erreferentzia

Lointek Gernika Bizkaiak Tinara Moore fitxatu du 2021/2022 denboraldirako eta taldeko barne jokuko erreferentzia izango da. Estatubatuarra Cgled talde hungariarretik dator eta dagoeneko Malosten jokatutakoa da, bi urte eman zituen Emakumezkoen Endesa Ligan, lehenengo Valencia Basketen eta gero CADÍ La Seun, non 2019/2020 sasoian MVPa izendatu zuten. 25 urte eta 189 zentimetro luzeko pibotak 13,9 puntu eta 6,4 errebote lortu ditu bataz beste hungariar ligan eta bere zenbakiak asko handitu ditu EuroCup Womenen 22,8 puntu eta 9,3 errebote lortzeraino. Fitxaketa berri honekin Lointek Gernika Bizkaiak 9 jokalari ditu dageneko datorren denboraldirako Belen Arrojo, Roso Buch, Itziar Ariztimuño, Paula Ginzo, Marge Roundtree, Angie Bjorklund eta Marta Alberdiren berritzeekin eta Melisa Brcaninovicen eta Roselis Silvaren etorrerarekin.

Tinara Moorek Central Michiganeko unibertsitatean eman zituen bere lehen pausuak eta azken urtean Mid American konferentziako jokalaririk onenaren eta defentsa onenaren saria jaso zuen. Behin ikasketak amaituta Valencia Basketen eskutik eman zuen jauzia, taldeare zein pibotaren debuta zen Emakumezkoen Endesa Ligan. Ez zen estreineko denboraldi erreza izan ez zituelako minutu askorik jokatu, baina CADÍ La Seuren arreta deitu zuen. Kataluinan bere jokorik onena eskaini zuen ligan 15,3 puntu eta 6.9 errebote lortuz, zenbaki hauei esker izendatu zuten 2019/2020 denboraldiko jokalaririk eta pibotik onena. Gero, Europara joan zen, Hungariara hain zuzen ere, Cegledekin fitxatuz. Ligan 13,9 puntu eta 6,4 errebote lortu ditu bataz beste eta bere zenbakiak asko handitu ditu EuroCup Womenen 22,8 puntu eta 9,3 errebote lortzeraino. Laugarren saskiratzailerik onena izan da eta errebote gehien hartu dituen zazpigarren jokalaria.

Horrela aztertu du Mario Lopezek Tinara Mooren fitxaketa: “Europan daramatzan hiru urteetan etengabeko aurrera pausuak eman dituen jokalaria da eta Gernikan hazten jarraitzea nahi dugu. Kontraerasoa bikain irakurtzen du, zonaldean puntu asko lortzen ditu barruko mugimenduekin eta blokeo zuzenaren ostean 4-5 metrotik esku bikaina duelako. Baloia eskuetan ez duenean ederto mugitzen da eta oso lehiakorra da defentsako lanetan. Hau da, pibot posturako bilatzen genuen dohai denak ditu eta bere laguntzari esker kanpoko eta barruko jokoaren oreka lortzea espero dugu”.

Tinara Mooren fitxaketarekin Lointek Gernika Bizkaiak 9 jokalari ditu dageneko datorren denboraldirako Belen Arrojo, Roso Buch, Itziar Ariztimuño, Paula Ginzo, Marge Roundtree, Angie Bjorklund eta Marta Alberdiren berritzeekin eta Melisa Brcaninovicen eta Roselis Silvaren etorrerarekin.


Tinara Moore, una referencia interior para el Lointek Gernika Bizkaia 2021/2022

Tinara Moore se une a la disciplina del Lointek Gernika Bizkaia y será la referencia interior de cara a la temporada 2021/2022. La estadounidense proviene del Cegled húngaro y es una vieja conocida de la Liga Femenina Endesa tras su paso sobre todo por el CADÍ La Seu en la campaña 2019/2020 cuando fue nombrada MVP de la competición. La pívot de 25 años y 189 centímetros de estatura ha promediado 13,9 puntos y 6,4 rebotes en la liga húngara y sus números se han disparado en la EuroCup Women hasta alcanzar los 22,8 rebotes y 9,3 rebotes. Con esta nueva incorporación el Lointek Gernika Bizkaia cuenta ya con hasta 10 jugadoras en la plantilla con las renovaciones de Belén Arrojo, Rosó Buch, Itziar Ariztimuño, Paula Ginzo, Marge Roundtree, Angie Bjorklund y Marta Alberdi junto con los fichajes de Melisa Brcaninovic y Roselis Silva.

Tinara Moore dio sus primeros pasos en la universidad de Central Michigan cuando fue nombrada mejor jugadora y mejor defensora de la conferencia Mid American. Su salto al profesionalismo fue nada más y nada menos que en el Valencia Basket en el que era e debut en la Liga Femenina Endesa tanto de la jugadora como del club. No fue un estreno sencillo ya que no contó con demasiados minutos, aún así llamó la atención del CADÍ La Seu para la temporada 2019/2020. En tierras catalanas sacó su mejor versión con unos promedios de 15,3 puntos y 6,9 rebotes para un total de 18,5 créditos de valoración. Unos números más que suficientes para ser nombrada mejor jugadora y mejor pívot de la Liga Femenina Endesa. Gracias a ello dio el salto a Europa con su fichaje por el Cegled húngaro. Tinara Moore ha promediado 13,9 puntos y 6,4 rebotes en la liga húngara y sus números se han disparado en la EuroCup Women hasta alcanzar los 22,8 rebotes y 9,3 rebotes. De hecho, ha sido la cuarta máxima anotadora de la competición europea y la séptima mejor reboteadora.

Ahora llega al Lointek Gernika Bizkaia y será sin duda la referencia interior bajo los tableros. La americana ha ido desarrollando a lo largo de su carrera más y mejores movimientos al poste a lo que ha añadido una mayor solidez en el lanzamiento de media distancia. Además, sigue intacto su olfato para el rebote donde es capaz de hacer segundos y terceros esfuerzos con el objetivo de cargar el aro continuamente. Así analiza el entrenador gernikarra Mario López su incorporación: “Es una jugadora que en sus tres años en Europa ha tenido una progresión constante y esperamos que en Gernika siga creciendo como jugadora. Tinara es una pívot capaz de correr el contraataque, con puntos en zonas interiores tanto en poste bajo o tras bloqueo directo, con buena mano a 5 metros. Ocupa bien los espacios en el juego sin balón, además de ser generosa en defensa. Reúne las condiciones del 5 que buscábamos y espero que su aportación en puntos desde su posición nos ayude a equilibrar nuestro juego de ataque. ”

Con esta nuevo fichaje de Tinara Moore, el Lointek Gernika Bizkaia cuenta ya con hasta 10 jugadoras en la plantilla con las renovaciones de Belén Arrojo, Rosó Buch, Itziar Ariztimuño, Paula Ginzo, Marge Roundtree, Angie Bjorklund y Marta Alberdi junto con los fichajes de Melisa Brcaninovic y Roselis Silva.