[:es]
|
[:Eu]
Maialen Kirol baloreak oso ondo errepresentatzen dituen jokalaria da; langilea, edukatua, eta progresatzeko gogo handiak ditu, egunero dituen erronka guztiak gainditu nahi dituen neska da Idiri. Hura Lehiatzen ikustea esperientzia bakarra da zaleentzako, baina kantxatik kanpoko beste zerbait jakin nahiko genuke Idiriz horregatik erabaki izan dugu 14 segundu pasatzea berarekin.
14. Saskibaloiaz ahazteko leku bat
Nire logela. nire ohean egoteak ahazten nau saskibaloiaz
13. Saskibaloiarekin erlazionaturiko zure lehen oroitzapena.
Bosgarren mailan nengoenean, minirekin egin nuen lehen entrenamendua
12. Zein da saskibaloian bizi izan duzun momentu hunkigarriena?
Gernikarekin egin genuen lehen Espainiako txapelketa mini taldearekin
11. Eta amargoena?
Klubeko txapellketa, Espainiakoa, galdu geneuenean eta ezin izan genuenean final-laurdenetara ailegatu.
10. Kirol honetako gauzarik onena zer da?
Pertsona ikaragarriak ezagutzen dituzula, lekzio onak ezagutzen dituzula eta egunero hobetzen laguntzen dizun kirola dela
09. Pistan definitu zaitzakeen hitz bat…
Borrokalaria.
08. Jokalari bat
Stephen Curry.
07. Entrenatzaile bat
Mario López eta Zeljko Obradovic.
06. Ikusi duzun joko hoberena talde edo selekzio baten.
Real Madrid taldeko partidena edo Estatu Batuetako selekzioaren partidak.
05. Gizonezko edo emakumezko sakibaloia?
Biak gustatzen zaizkit, baina gizonezkoa espektakulu gehiago duela iruditzen zait
04. Gogoratzen duzun partiden bat eta zergatia
Haurreen kategoerian izan nuen finalfoureko bigarren partida Malosten Loyola Indautxuren aurka. Garaipen horrek Espainako kluben kategorietara joateko aukera eman zigulako.
03. Ohiturarik partida baten aurretik?
Ez daukat maniarik
02. Amets bat saskibaloian…
Emakumezkoen Ligara heltzeko ametsa dut
01. Baloia duzu eskuetan partida irabazteko, ser pentsatzen duzu?
Ahal dudan hoberen egingo dudala eta sartu egingo dudala partida irabazteko
[:]

