[:Eu]Azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz berba egiten edo ulertzen dogun guztion artean egin daigun euskeraz! Euskal Herri osoan eta alkarregaz arituta, gure egunerokoan eragin geinke.
Gure elkartetik eta LOINTEK GERNIKA BIZKAIAtik ekimen honi babesa emoten ari gara: elkarteko hainbat pertsonak hartu dabe parte hartzeko konpromisoa jada, zuzendaritza taldeko kideek, entrenatzaileek, eta hainbat jokalarik. Lehenengo talde honetako bik ere bai!: Naiara ahobizi izango da eta Juana Belarriprest! !
Eta zuek, emon dozue izena? Benga, animeu!
Izena emateko hainbat aukera daukazuez: esku-orriak herriko hainbat lekutan Eta bestela emailez: euskaraldia.eus web orrian.
Animeu! 11 egun euskaraz!
[:]


