Gernika KESB

[:Eu]Julen Gomez: «Iazko urteko lanari jarraikortasuna eman nahi genion eta beste pauso bat eman»[:]

[:Eu]

«Ez da magia, ilusioa da» aurtengo lehenengo taldearen esaera harrobiko gainontzeko taldeetara hedatu da. Julen Gomezek, Trelec Gernika KESB infantileko entrenatzaileak, berea egin du esaldi hori. Gernikarrek igandean 12.15etatik aurrera Euskadiko Txapelketa ekingo diote Sestaoko Las Llanas polikiroldegian eta EASO eta Araski izango dituzte aurkari. Jokoan Espainiako Txapelketarako bi txartel.

Zelan joan da denboraldia?

Nire ustez, denboraldi honen laburpen onena lehen taldeak erabilitako esaldi berdina da: Ez da magia, ilusioa da. Iazko urteari jarraikortasuna eman nahi genion eta beste pauso bat eman. Horretarako, aurre denboraldian Barakaldoko Torneoa jokatu genuen, non Stadium Casablanca bezalako talde indartsuen aurka neurtu genituen indarrak. Jokalari denek, bakoitza bere esparruan, jauzi handi bat eman dute haien garapenean eta hori da albisterik pozgarriena. Minikopan bosgarren postuan amaitu genuen txapeldunordearen aurka hiru puntugatik galdu eta gero eta azkenean Al Qazeresi gaindituz. Ondoren, Logroñoko torneoan Espainiako Txapelketan izango diren taldeak izan genituen aurrean. Beraz, balorazio oso positiboa egiten dut, urte osoan zehar bost partida besterik ez ditugulako galdu.

Orain, Euskadiko Txapelketa.

Euskadiko Txapelketara gogo askorekin heldu gara, nahiz eta Sararen hutsa izan Minikopaz geroztik, jokalarioso garrantzitsua zen bai kantxan zein kantxatik kanpo eta bere lesiotik ondo errekuperatzen ari da pixkanaka. Neskak oso pozik daude eta Bizkaiko txapeldun izendatu ondoren Euskadiko talde boteretsuenen aurka indarrak neurtu nahi dituzte. Taldearen helburu nagusia, denboraldi osoko partida denetan bezala, kantxan gozatzea da.

Zer dakizue aurkariei buruz?

Igandean Easo, Gipuzkoako txapelduna, izango dugu aurkari. Talde donostiarrean jokalari oso onak daude eta denen artean ondo jokatzen dutenak. Datorren asteburuan, ordea, Araski arabar txapelduna izango dugu aurrean, Minikopan eta iazko Euskadiko Txapelketan ikusi genituen eta talde oso boteretsua dela uste dut. Hala ere, guk gure aukerak izango ditugu urte osoan zehar bezala lehiatzen badugu.[:]