[:Eu]
Harrobiko saskibaloia bueltan daukagu Malosten. Luze egin zaie jokalariei uda partidarik gabe, baina azkenean itzuli dira urduritasunak, baloiaren hotsa eta irabazteko gogoak. Lointek Gernikako hiru taldek emango diote hasiera asteburu honetan 2019-2020 denboraldiari: Euskal Ligako juniora, Euskal Ligako kadetea eta kadete espeziala. Taldeen entrenatzaileekin hitz egin dugu aurredenboraldiaren analisia egiteko eta urteko helburuak zehazteko.
Aiert Uribe, kadete espezialeko entrenatzailea.
Aurredenboraldiaren analisia:
Azken urteetako nire aurredenboraldirik zailenetarikoa izan da 16 jokalari izan ditugulako eta bakarrik 12 fitxa. Egoera honek asko baldintzatu digu gure ligako prestaketa. Hala ere, lehiakortasun honek mesede egin die jokalariei eta azkenean aurretik pentsatutako helburuak bete ditugula esango nuke eta neskek landu nahi genituen kontzeptuak oso ondo barneratu dituzte.
Lehenengo partidarako sentsazioak:
Amistosoan aldetik, lehenengo Paulesen aurka jokatu genuen, espezialeko beste multzoko talde indartsuenetako bat. Partida bikaina jokatu genuen eta baita garaipena erdietsi ere. Ligako lehen jardunaldian Escolapios izango dugu aurrean, iazko ligako beste aurkarietako bat. Talde bilbotarrak erasoan jokamolde oso zehatza dauka triangeluekin jokatzean eta defentsan zonakako alternativa asko dituen talde bat da. Gure helburua Malostetik garaipenek ihes ez egitea da, lehenengo norgehiagokatik hasita.
Denboraldiko helburuak:
Ligako gainontzeko aurkariei dagokienez, multzo oso berdindu eta lehiatu bat daukagu Tabirako edo Unamuno bezalako talde indartsuekin. Gure helburua maila mantentzea da, lehenengo edo bigarrean fasean, hori lortu ondoren Aurrera begiratuko dugu, baina beti oinak lurrean edukita.
Gaizka Barea, Euskal Ligako kadeteen entrenatzailea.
Aurredenboraldiaren analisia:
A pesar de los problemas iniciales típicos de pretemporada con vacaciones e inicios de curso, hemos realizado una preparación satisfactoria. Hemos conseguido hacer muchas sesiones de entrenamiento y competir en cuatro amistosos ante equipos de una edad superior a la nuestra. Aunque hayamos cosechado derrotas, que es lo de menos a estas alturas, me quedo con la competitividad de las jugadoras y en estos casos no le doy valor a los resultados.
Lehenengo partidarako sentsazioak:
En estas edades siempre es difícil averiguar cómo va a competir el equipo ante el estreno liguero que para la gran mayoría va a ser su debut en Liga Vasca. Nuestro objetivo no es otro que plasmar sobre la cancha el sábado todo lo trabajado durante la pretemporada. En la primera jornada recibimos la visita de una siempre correosa y complicada Iraurgi que nos hará sacar nuestra mejor versión para conseguir llevarnos la primera victoria.
Denboraldiko helburuak:
Con un grupo de trabajo tan joven el objetivo principal de la temporada no es otro que desarrollar su potencial y que vayan tomando contacto con el nivel de exigencia y de ritmo de Liga Vasca. Las cadetes de segundo año, por su parte, deben dar un paso adelante en cuanto a responsabilidad para tratar que el barco llegue a buen puerto. En Gernika nos centramos en formar a las jugadoras tanto técnicamente como tácticamente y físicamente para que puedan llegar a lo más alto. En cuanto al resto de los equipos, casi todos son más fuertes, experimentadas y altas que nosotras por lo que tenemos que ser capaces de competir cara a cara utilizando nuestras armas como son la ilusión y el hambre de ganar. Primero debemos conjuntar todo ya que son jugadoras de distintas procedencias y debemos hacer grupo para luchar todas juntas por un mismo objetivo.
Mikel Retolaza, Euskal Ligako juniorran entrenatzailea.
Aurredenboraldiaren analisia:
Entrenamenduak hasi baino lehenagoko aurreikuspenak bete ditugula esango nuke aurredenboraldi honetan. 16 entrenamendu osatu ditugu eta guztira 7 amistoso jokatu Easo Kopako eta Roberto Vindel memorialeko partidak kontuan hartuta. Helburua nesken onarri tekniko eta taktikoak hobetzea zen, taldea ahalik eta lehiakorren izateko ideiarekin.
Lehenengo partidarako sentsazioak:
Lehenengo jardunaldiko partidara oso ondo heltzen garela esango nuke, dinamika positiboan gaude aurredenboraldi on bat osatu eta gero. Taldearen barruan giro oso ona dago eta hori eskertzekoa da, gainera neskak lan egiteko prest daudela ikusten duzunean oso pozgarria da entrenatzaile moduan. Aurrean Asador Gibajas izango dugu, talde gasteiztarrak aldaketa ugari izan ditu jokalari garrantzitsuenak senior mailari pasa direlako. Talde berri bat dela esango nuke eta ondorioz gure esperientzia inposatzen saiatuko gara, nahiz eta etxetik kanpo jokatu. Partida gogorra izango da, baina saiatuko gara gure jokamoldea ezartzen eta lehen garaipena Gernikara ekartzen.
Denboraldiko helburuak:
Denboraldiko helburuei dagokionez, ahalik eta urte konpletoana egiten saiatuko gara, kontuan hartuta entrenatzaile moduan nire lehen esperientzia dela junior mailan. Gainontzeko zazpi taldeak oso gogorrak izango dira bakoitzak bere armak erabiliko ditu eta oso berdindua izango dira partida gehienak. Hala ere, denborladi hasieran behintzat, bi talde gainontzekoan gainetik kokatuta daude, hau da, Araski eta Loiola, Espainiako Txapelketara heltzeko taldeak. Aurkari denen kontra lehiatzeko taldea daukagu eta ikusteke dago zelan moldatzen diren kadete mailatik datozen jokalariak eta lesio luzeetatik datozenak ere. Helburu nagusia A1ean taldea sartzea da eta hortik aurrera zergaitik ez sustoren bate matea Lauko Finalean sartu arte.[:]






