[:Eu]Asteburu honetan Euskadiko eta Nafarroako kadete eta infantil mailako jokalaririk onena Balmasedan eta Laudion izan dute hitzordua. Bertan egon dira guztira Lointek Gernikako 10 ordezkari Bizkaiako Selekzioaren elastikoa defendatzen: 7 emakumezkoen infantiletan, 2 emakumezkoen kadeteetan eta bakarra gizonezkoen infantiletan. Gainera, emaitzak ezin izan dira hobeak izan gure jokalarientzako.
Laudioko La Granja polikiroldegian 8 jokalari gernikar egon ziren eta bakarrak izan zuen porrotaren zapore gazia. Emakumezkoetan Ivan Gilek zuzenduriko taldeak nahiko erreza eraman zuen garaikurra Bizkaia aldera. Finalaurrekoan 40-72 irabazi zioten Arabari, lehen zatian erabakita egon zen norgehiagoka batean. Finalean, ordea, zailtasun gehiago izan zituzten gure jokalariek lehenengo minutuetan, baina gero haien nagusitasuna atera zuten Gipuzkoari 93-54 gailentzeko. Lointek Gernikako jokalariei dagokienez, Naiara Gonzalez, Deiene Mendez, June Cubillas, Maider Ruiz, Leire Vallejo, Naia Zubiaga eta Daviane Mindoudi, oso garrantzitsuak izan dira bizkaitar hautatzailearen sistematan eta denek zenbaki eta sentsazio bikainak lortu zituzten asteburu osoan zehar. Mutiletan, ordea, Bizkaiak erreztasunez irabazi zion Arabari finalaurrekoan non Aner Sardui gure ordezkariak zenbait minutu jokatu zituen. Gipuzkoaren aurkako finala ikusgarria izan zen, baina Anerrek ezin zuen ez jokatu esta garaipena eskuratu. Kontuan hartu beharra dago Lointek Gernikako jokalaria lehen urteko mutil bakarra zela eta hala ere, Bizkaiko 12 jokalari onenen artean sartzea lortu zuela.
Kadeteetan albisteak ezin izan dira hobeak izan. Bizkaiak bi garaipen estu lortu zituen Balmasedako Errotarena polikiroldegian eta Euskadiko txapeldun izendatu ziren. Irune Oriok eta Nile Mugirak minutu asko jokatu dituzte, batak puntu eta errebote asko lortu ditu eta besteak ezin hobeto gidatu du bere taldea garaikurra eskuratu arte.
Bide batez, zorionak eta eskerrik asko esan nahi diegu Lointek Gernikaren izenean Euskadiko eta Nafaroako infantil eta kadete txapelketa hauek posible egin duten denei. Hasteko, Sugarrak Laudio, CB Balmaseda eta BasketBaskori. Ondoren, 3 egunetan zehar bolondres moduan lan egin duten persona denei. Azkenik, selekzio denetako jokalari eta staff denei haiei esker harmailak bete dituzten zaleek disfrutatu dutelako.[:]



