Gernika KESB

[:Eu]Lointek Gernikako harrobiko jokalariak estatistikak apurtzen[:]

[:Eu]Esan ohi da estatistikak apurtzeko daudela eta hori lortu du Lointek Gernikako harrobiko jokalariek. Euskal Ligan talde gernikarrak parte hartzen duten multzoetako saskiratzailerik onenak Malosten entrenatzen dute. Zenbakiak baino ez dira, baina harrigarriak. Ez da inoiz pasa Euskal Ligako kadete, junior eta senior mailan klub berdineko hiru jokalari saskiratzaile onenak izatea.

Emakumezkoen kadeteetan Nile Mugira antolatzailea da puntu gehien sartzen dituen jokalaria 16,3 punturekin bataz bestekoarekin. Junior mailan ere kadete bat da saskiratzailerik onena, Irune Orio hegalekoak 14,7 puntu sartzen ditu partiduro. Azkenik, lehen maila nazionalean Maite Mugira daukagu lehen postuan lehen zortzi jardunaldietan bataz beste 16 puntu sartzen dituelarik.

[:]