Gernika KESB

[:Eu]»El físico atrae, pero un fisio enamora»[:]

[:Eu]

“El físico atrae, pero un fisio enamora”. Ez dakigu zer puntutaraino esaldi hau egia den, baina  Iñaki Rafaelen eta Maiteder Martinen lana ezinbestekoa bilakatu da hain egutegi betean. Lointek Gernikak bi partidako asteak izanik, Emakumezkoen Endesa ligarekin eta EuroCup Womenekin, minutuak giharretan asko nabaritzen dira.

“Argi dagoena da, kirol hau, gero eta fisikoagoa bihurtzen ari dela eta entrenamenduetako kargak gero eta altuagoak direla. Honeri danari, gure kasuan europako partiduen kargak gehitu ez gero, jokalarien errekuperazioak pisu handia hartzen deu. Masajiek hankatan izaten dira gehienbat, kuadriceps eta gemeloatan, baina gero jokalari bakotzak bere beharrizan espezifikoak ditu”, azaltzen dute. Hala ere, ez dira kantxako minutuak bakarrik ondoezak eragiten dituztenak, baita bidaiek eragiten dituzten “lepoko minek” ere.

Fisioterapeuten lana astero errepikatzen da, nahiz eta ez dituzten bi aste berdin: “Gure lana apur bat preparadore fisiko (Kevin) eta medikuen artean (Gotzon eta German) geratzen da. Behin entrenoa bukatuta, nire lana hasten da, jokalariek errekuperatzeko pauta batzuk dituzte, bai nutrizio aldeti zein deskantsuek, luzaketak, izotzezko bainuek… Horrez gain, edozer behar badabe, masajeren bat edo beste motako laguntzaren bat, bertan momentuen esan eta Marioren sasoiaren ondoren begiratzen dugu”. Kevin, German, Gotzon, Maiteder eta Iñakiren arteko komunikazioa etengabekoa iza behar da, denek informazio dena edukitzeko eta bakoitzak bere alorrean eginbeharrak zehazteko.

Partida egunetan Kevinekin batera lan egiten dute Iñakik eta Maitederrek jokalarientzako material dena prestatzen eta haien botikin propioa ezbeharrik balego erabiltzeko. “Beroketan zehar, norbaitek beharrik badauka beroketa espezifiko bat egiten dugu berarekin, adibidez, belaunentzako ariketarren bat edo igual lesio batetik datorren jokalariren bat edukiz gero, beroketa mantsoago eta progesiboago bat egiten da”, azaltzen dute fisioek.

Egunotan asko hitz egin da konfinamenduaren malgotasunak ekarri dituen kirolzale amorratu ugariak: “Orokorrean gizartean, nire ustez, sedentarismo honek gure gorputze zaharkituko du.  Etxetik irtetzerakoan, bai kirola egiteko zein lanera bultatzeko, argi eduki behar dugu gure gorputza ez dagoela lehengo egoera berdinean eta ezin garela golpera etxetik urten eta lehengo ekintza berdinak burutzen jarraitu. Horretarako gauzak gutxinaka egiten hasi beher gara, intentsitate bajuetan eta apurka apurka intentsitatea igoten joan. Azken finean, bi hiletan etxean egon ostean, danok daukagu beharrezkoa “pretenporada” bat burutzea, gure egunerokotasunera berriro moldatzeko”.

Kirolari profesionalen egoera ez da oso desberdina. Horregaitik, alde batetik Emakumezkoen Endesa Liga ez bueltatzeaz “pozten” dira lesioak egoteko aukerak askoz handiagoak direlako. Azkenean etxean egindako lana onuragarria da, baina ezin da “partida bateko intentsitateagaz” alderatu. “Datorren denboraldire begira, gure ustez, oso kontutan eduki behar dugula jokalariek normalean irailean 2-3 hile geldi egotetik etortzen dira. aurton 5 hilabete izengo dira eta horregaitik pretenporadan etxeko lanak ondo egitea oso garrantzitsua izango da, bai ahalik eta arinen erritmoa hartzeko, baina batez ere, lesioak ekiditzeko”.[:]