Gernika KESB

[:Eu]Mikel Retolazak F4a aztertzen du[:]

[:Eu]Asteburuan gurean jokatuko da infantil mailako Bizkaiako Final 4-a. Horretarako, Mikel Retolaza «Mikelo»-rekin hitz egin digu, gure txikien entrenatzailearekin. Asteburuarekiko iritzia eta ikuspuntua azaldu ditu entrenatzaile Busturitarrak.

Tabirako, Loiola Indautxu eta Lauro izango dira txapela lortzeko bidean aurkariak. Zer espero duzu azken fase honetan?

Urte osoko lanaren fruitua da azken faserako sailkapena lortu izana. Duda barik, helburu nagusia txapeldun izateagatik borrokatzea da, behin honaino helduta e dagoelako beste xederik. Espero dut gure neskek beraien jokoa egitea eta maila erakustea.

Final hauetan, denboraldian zehar  emandako emaitzek zeresan handia dutela uste duzu?

Denboraldian zehar beste kontu bat da. Final 4 bateko kasuan, bestelakoa da, gehien bat partidu bakarrera jokatzen delako. Beraz, kontzentrazioa funtsezkoa da, lehen minututik azkeneraino.

Nola ikusten dituzu neskak eta zein azpimarratuko zenuke beraien bertute nagusitzat?

Neskak lasai daude, entrenamenduak ondo burutzen ditugu eta astea ilusioz hartzen gabiltza. Jokalari batzuk badakite zer den maila honetako partiduak jokatzea, minibasket mailan egin zutelako, beraz, oso lagungarria da esperientzidun kasuak edukitzea, batez ere, esperientzi gabekoei lagungarri zaielako.

Gure bertute nagusia, nire ustez, taldekide guztiek bere aportazioa egiteko ahalmena da, denek gehitzen dutelako. Hori horrela izanez gero wta taldean jolastuz gero, hortxe egongo garela uste dut.

Entrenatzaile moduan zure lehendabiziko Finalak dira, zeintzuk izan daitezke arrakastaren gakoak?

Bai, 2 urte daramatzat klubean entrenatzaile modura eta lehen finalak gozatzeko aukera heldu zait. Nire lana ondo egitea baino ez dut helburu bezala, entrenatzaileak ezin duelako jolastu. Hori nesken lana da.

Gakoei dagokienez, kontzentrazioa oinarri izanda, gure erritmoa jartzea lortzen badugu, aurrerapausu handia izango da eta horri taldelana gehituz gero… aurrerapausu bikoitza.

Astebururako aurrerapen bat ematen ausartzen al zara?

Lana gogor egin beharko dugun arren, Gernika Kesb.[:]