Gernika KESB

[:Eu]Gogotik landutako garaipena[:]

[:es] 

 [:Eu]

[three_fourth last=»no»]

Gernika Txiki 68-57 C.N. Helios

 

Lehen partiduko zapore garratza kentzea izanik helburu nagusi, arratsaldeko 18:00tan Zaragozako Helios hartu dugu aurkari. Garaipena beharrezkoa genuen hurrengo fasera sailkatzeko aukerak mantentzeko, eta hala gertatu da.

 

Partiduari dagokionez, erritmo onean hasi arren, ez dugu erasoan asmatu eta defentsako akatsek maldan gora jarri dute partida. Lehen laurdenean 12-21.

 

Bigarren laurdenean, defentsako konponketa batzuk eginda, lehen laurdeneko partziala irauli eta gure alde izatea lortu dugu. Atsedenaldian 33-34.

 

Zailena eginda zegoelakoan, akats berdinak ez errepikatzeko asmoz atera gara jolastera atseden hartu ostean. Hala ere, huts egindako jaurtiketek kontraerasoak ekarri dituzte Heliosen onuragarri. 41-51.

 

Azken laurdenean, zonakako defentsa azken errekurtsotzat erabili nahiean atera gara, oraindik posible zela pentsatuz. Kantxa osoko presioak eta ‘Zona’-k gure berpiztea eta Heliosen itzaltzea ekarri du, 68-57 bukatuz.

 

Honela, hurrengo faserako txartela ia-ia seguru eskuetan edukita, bihar Kanariar irletako txapeldunarekin lehiatuko gara, Luther King-ekin alegia.

 

Lan bikaina gure neskek egindakoa! 1,2,3… GERNIKA!

[/three_fourth]

[:]