[:Eu]
Luther King 69-64 Gernika Txiki
Aurrean Kanarietako txapelduna, Luther King. Talde txikia bezain arina eta trebea. Partidaren hasieratik beraien erritmoa jarri dute eta dexente sufritu dugu, batez ere 1x1eko defentsan, gure burua laguntza luzeak egitera behartuta ikusi dugulako, gerora pareak berreskuratzeko arazoak izanik. Bestalde, gure 3 jokalari garrantzitsuenetarikoak falta arazoak direla eta jarri egin behar izan dira. Hala ere, atsedenaldian markagailuko aldea txikia zen, 21-28 azpitik.
Bigarren zatian defentsa aldaketak eta zelai osoko presioa areagotu arren, aurrera ondo ateratzen jakin dute kanariarrek. Horrela, 10 puntu behetik sartu gara azken laurdenean. 47-37.
Geratzen ziren indar apurrak husteko asmotan atera gara, aldea txikitzeko asmotan. Presioaren bitartez Luther King-en baloi galduak agertu ziren eta bukaerarako minutu baten faltan 3 puntu azpitik kokatu gara 67-64. Zoritxarrez azken jabetzan huts egin eta falta egiten behartuta egon gara. Bukaeran beraz 69-64.
Horixe pasa zaie gure txikiei Espainiako txapelketako multzoetako 3. eta azken jardunaldian. Lan itzela egin dute neskek baina zoritxarrez ez da nahikoa izan. Sailkapena ziurtatuta izan arren, postua erabakitzear egon da, final zortzirenetako aurkaria barne.
Femení Maresme izango dugu aurrean final zortzirenetan, Kataluniako azpitxapelduna, asteazkenean 18;30tan. Maila handiko taldea izan arren, dena emango dugulakoan… 1,2,3… GERNIKA![:]



