Gernika KESB

Gaztetxoak garaipena lortu dute

Gernika txiki 77-27 Tabirako Jesuitak

Partidu sendo eta serioa izan zen joan den larunbatean gure txikiek egin zutena. Aurrean, Tabirako Jesuitak, beti talde onak eta lehiakorrak ateratzen dituen zentrua eta ligan laugarren kokatua dagoena.

Hasieratik erritmoa jarri nahian irten arren, kostatu zitzaien Gernikarrei aurrera pausua ematea. Lehen laurdena ondo eutsi zuen talde Durangarrak. Bigarrenean alde txiki bat zabaldu zen markagailuan, gureen esfortsuaren saskiratzeak kontatuta.

Atsedenaldian detalletxo batzuk zuzendu eta gosez hartu zuten bigarren zatia. Ordutik aurrerakoa defentsa gogorrean eta erasoko erabaki onetan oinarritu zen.

Ligako azken bi jardunaldiak eta Maiatzaren 3. asteburuan Malosten jokatuko duten Bizkaiko infantil final 4-a ilusio handiz hartuko dituzte “Mikelo”-ren neskek.

1,2,3… GERNIKA!