Zazpigarren jardunaldia kurtsoan eta seigarren garaipena lortua. Lointek Gernika Bizkaiak bere kapazitatea zein izan daitekeen demostratzen ari da, baina pairatuz, Prometeren partidan bezala. Hona hemen, Mario López entrenatzailearen analisia.
PARTIDUAREN BALORAZIOA
Partidu berdintsua, defentsak erasoa garaitu zuen, batzuetan paseetan zegoen zehaztugabetasuna, beste batzuetan bi taldeen arteko batazbestekoetan. Hala ere, egia esan, partidu guztian aurretik joan ginen momentu oro eta partidua apurtu ahal izan genun, baina Prometek zailtasunak jarri zizkigun erasoan eta transisio arinetan zigortu gintuen aukera eman genien bakoitzean.
GAKOA
HOBERENA
“Hasieran ez ziren egon jokalarien lanarekin geratzen naiz; izan ere, jokoaren aurpegi guztietan aportatu zuten ataskaturik geundenean, 10-0 eko partziala lortzen ari ginen, 11puntuko koltxoia emateaz gain. Abantaila ez genuen jakin nola administratu, nahiz eta airea eman erasoan eta Errioxarren defentsari bere arotik hurrunago defenditzera permititu zuen, horrela barrutik aukera gehiago edukitzeko”, azaldu du entrenatzaileak.
“Beste alde batetik emaitzarekin geratzen naiz”, jarraitzen du, erasoan ondo ez zeudela dio, baina partidua “aurrera” atera zutela. Errioxarrak ondo ibili ziren, partidua eramateko edozer egiteko gai izan ziren.
Amaitzeko zaleak eskertu nahi izan ditu Mario Lopez entrenatzaileak. Izanere, animatzen ibili ziren partida osoan, emaitza estu zegoela ikusi zutenean. Horregatik, oso garrantzitsua izan zen partiduko azken minutuko animoak.[:]



