Gernika KESB

[:Eu]Basket Almeda, Estudiantes eta Ponce Valladolid kadeteen Espainiako Txapelketa aurkariak [:]

[:Eu]Mikelo Retolazak eta Mikel Reinak zuzenduriko taldeak duela astebete lortu zuen Espainiako Txapelketarako txartela Euskadiko hirugarren sailkatu bezala. Hau da, talde gernikarra estatuko 32 talde onenen artean izango da maiatzaren 19tik 25era Valentziako La Alquerian. Eraikin ikusgarri horretan ospatu zen lehen faseko zozketa, non besteak beste Maria Pina eta Fernando Romay egon ziren.

Gernika KESB D multzoan kokatu zuten eta Basket Almeda, Kataluniako hirugarren sailkatua; Estudiantes, Madrilgo lehena; eta Ponce Valladolide, Gaztela eta Leongo lehena, izango ditu aurkari. Multzo honetako lehenengo hiru taldeek lortuko dute txartela hurrengo kanporaketarako.

Partida egunak eta ordutegiak:

Maiatzaren 19a, domeka, 11:30etan Estudiantesen aurka.

Maiatzaren 20a, astelehena, 9:30etan Basket Almedaren aurka.

Maiatzaren 21a, martitzena, 9:30etan, Ponce Valladoliden aurka.

Mikelo Retolazak multzoaren analisi labur bat egin du: «Oso aurkari gogorrak izango ditugu aurrean Espainiako Txapelketan, alderik onena hiru igarotzen direla kanporaketetara. Basket Almeda eta Estudiantes txapeldun izateko hautagaien zerrendan daude eta Ponce Valladolidekin indarrak neurtu beharko ditugu aurrera egin nahi badugu. Guk beldur barik bidaiatuko dugu, gure joko egiteko asmo argiarekin eta batez ere disfrutatzeko helburuarekin».[:]