Gernika KESB

[:Eu]Lointek Gernikako 10 jokalari Euskadiko Txapelketetan[:]

[:Eu]Asteburu honetan ez da harrobiko partidarik egongo Malosten. Zergaitik? Euskadiko eta Nafarroako infantil eta kadete txapelketak jokatuko direlako Laudion eta Balmasedan hurrenez hurren. Bertan izango dira Lointek Gernika Kesb-ko zenbait jokalari Bizkaiko Selekzioko elastikoa babesten, emakumezkoetan zazpi infantiletan eta bi kadeteetan. Horrez gain, aurten mutiletan ere ordekari gernikarra izango dugu infantiletan. Marka da gero.

Gaztetxoetan Ivan Gilek zuzenduriko taldeko jokalarien erdia baino gehiago gernikarrak izango dira. Gaizka Barearen Euskal Ligako kadeteko Daviane Mindoudi, Leire Vallejo eta Naia Zubiaga eta Kipuren infantileko Deiene Mendez, Naiara Gonzalez, June Cubillas eta Maider Ruiz. Lointek Gernikako hainbeste jokalari daude zein taldeak txapelketaren aurreko azken entrenamendua Malosten osatuko duen gaur arratsaldean.

Ordutegia:

Barikuan 10:00etan Araba-Bizkaia

Zapatuan aurreko partidako emaitzaren arabera, 3. Eta 4. Postua 10:00etan edo finala 16:00etan

Gainera, aurten Lointek Gernika Kesb-ek mutiletan ere ordezkaria izango du Bizkaiko Selekzioko infantil taldean. Bertan, Aner Sardui gernikarrak jokatuko du.

Ordutegia:

Barikuan 12:00etan Araba-Bizkaia

Zapatuan aurreko partidako emaitzaren arabera, 3. Eta 4. Postua 12:00etan edo finala 18:00etan

Kadeteetan, aldiz, bi jokalari izango dira Bizkaiko Selekzioan zapatu eta igande bitartean Balmasedan jokatuko den txapelketan. Alde batetik, Euskal Ligako kadeteko lehen urteko Nile Mugira eta bestetik, juniorrarekin eta nazionalarekin entrenatzen duen Irune Orio.

Ordutegia:

Zapatuan 12:00etan Bizkaia-Araba

Igandean, aurreko partidako emaitzaren arabera, 3. Eta 4. Postua 12:00etan edo finala 18:00etan

[:]