Gernika KESB

[:Eu]Preinfantila, bide onetik[:]

[:Eu]Senior espeziala:

Tabirako 56-42 Lointek Gernika

Normalean gure entrenamendua dugun egun eta ordu batean jokatu behar izan genuen barikuan Durangon. Aurrean goiko postuetan borrokatzen ari den Tabirako, talde oso arina eta indartsua. Partida hasiera hotza izan zen bi taldeen aldetik uztai azpiko jaurtiketa errazak hutseginez. Pixkanaka berotzen joan ginen eta etxeko taldean sartutako defentsa gogorrean zuloak aurkitu genituen jaurtiketa onak lortuz. Bigarren laurdenean, ordea, guztiz kontrakoa pasa zen. Erasoan ideia barik geratu ginen eta defentsan behin eta berriro atzetik egon ginen, 18-3ko partziala erabakiorra izan zen partidaren amaieran. Atsedenaldiaren ondoren lanean jarraitu genuen eta landutako jokaldi eta egoera ederrak ikusi genituen. Hamar puntura hurbiltzera heldu ginen, baina jaurtiketak beranduegi hasi ziren sartzen.

Euskal Ligako juniorra:

Easo 61-54 Lointek Gernika

Igande eguerdian Donostira joan ginen A1eko lehen jardunaldian, bertan Easo genuen zain, lehen fasean gure aurkari zuzenetariko bat izan zen taldea. Liga oso berdindua zegoen emandako lehen emaitzen arabera, beraz, partida garrantzitsua zen pausu sendo batekin hasteko liga berri hau.  Lehen minutuetan talde bakoitzak bere indarguneak erakutsi zituen. Alde batetik, Easok haien kanastarekiko zuzentasunean eta bere barneko jokalarian oinarritzen zuen jokoa eta gu, ordea, abiaduran eta baloi mugimenduan. Lehen zatia oso berdindua izan zen batez ere gure neskek baloia ondo mugitu zutelako eta hiruko marratik fin ibili zirelako sei triple sartuz. Aldageletatik pasa ondoren bagenekien helduko zela momentu bat non tripleak ez ziren sartuko eta horretarako prest egon behar ginen. Hiruko marratik askoz hobeto egon zena etxeko taldea izan zen eta momento beroenetan hiru hiruko sartu zituzten markagailuan hamar puntuko aldea lortzeko. Gure neskek nahiz eta uztaiari begira inolako zortetik ez eduki, lanean jarraitu zuten eta azkenean aldea murriztu zuten sentsazio oso onekin hasteko A1-a.

Kadete espeziala:

Lointek Gernika 64-56 Esclavas Fatima

Zapatu arratsaldean Esclavas de Fatima talde igoberria izan genuen aurkari Malosten. Nahiz eta maila berezira igotako azken taldea izan, liga honek lehen jardunaldi hauetan zerbait erakutsi badu berdintasuna izan da. Lehen minututik hasita argi eta garbi ikusi zen talde bakoitzaren jokamolde desberdinak. Guk abiadurarengatik apustu sendoa egiten genuen bitartean, kanpoko taldea haien jokalari handiak bilatzen zituzten zona barruen. Haien pibotak geratzeko arazo handiak izan genituen errebotean asko sufritu genuelako. Hala ere, aurretik egon ginen markagailuan ia partida osoan zehar eta azken minutuetan sufritu arren garaipen garrantzitsua lortu genuen.

Errendimenduko preinfantila:

Tabirako Jesuitak 35-59 Lointek Gernika Txiki

Lointek Gernika Txiki 51-26 Urdaneta

Asteburu gogorra izan du Lointek Gernika Txikik partiduei dagokionez, bi norgeihagoka izan ditugulako zapatu eta igande goizean. Lehenengo, Durangoko Jesuitas ikastxera joan ginen bertako Tabirakoren aurka indarrak neurtzera. Joaneko jardunaldian Malosten garaipen erosoa lortu arren, neskak oso ondo sartu ziren kantxan jakinda liga oso gogorra dela eta lehia bakoitza garrantzitsua dela. Neskek oso ondo irakurri zuen aurkariak planteatzen zuena, hau da, noiz kontraeraso bizkorrak bilatu edo noiz jokoa paseen bitartez landu jaurtiketa erosoena lortu arte.

Igandean Santanapen Urdanetaren aurkako aurreratutako jardunaldia jokatu genuen. Loiuko taldea 8 jokalarirekin aurkeztu zen eta hori gutxi balitz lehen laurdenean beste bat lesionatu zen. Errotazio falta hori aprobetxatu nahi genuen lehiari beste abiadura bat sartzeko, baina lehen laurdena oso eskasa izan zen haien joko geldoan eroriz eta errebotean asko sufrituz. Hutsarte baten ondoren defentsan askoz gehiago estutu genuen eta defentsako errebotea hobeto itxi genuen bigarren aukerarik eman gabe. Bide horretan jarraitu genuen partida osoan zehar bigarren fasean aurkari moduan eduki genezakeen talde baten aurka garaipen garrantzitsua lortuz.

[:]