Gernika Bizkaia

#FEBCadeteF2021

Lointek Gernikako Euskal Ligako taldeak bihar hasiko du Espainiako Txapelketa Lleidan. Mikel Retolazak zuzenduriko neskak F multzoan daude, bihar 12:30etan jokatuko dute Luther Kingen aurka, larunbatean 12:00etan La Salle Melillaren aurka eta igandean 10:00etan Canoeren aurka. Partida denak Canal FEB bidez emitituko dira. Hauek izan dira entrenatzailearen hitzak:

-Zelan denboraldia?

Denboraldi oso arraroa eta berezia izan da. Nahiz eta bazirudien hasiera batean, eta zalantza askoren ondoren, normaltasunean hasiko ginela, ez zen horrela izan eta bi jardunaldiren ostean partidak jokatzea eta ia entrenamenduak izatea alde batera utzi behar izan genituen. Gero, zenbait taldek uko egin zioten partida jokatzeari eta federazioak egutegia aldatu behar izan zuen. Dena dela, nire ustez, taldea oso ondo egokitu da egon diren aldaketa denei eta hori izan da zalantzarik gabe gakoetako bat. Lehenengo fase sendo bat osatu genuen eta bigarren postuan amaitu genuen zortzi garaipen eta bi porroteko balantzearekin. Bigarren fasean ez genuen partidarik galdu azkenengo jardunaldia heldu zen arte. Astebeteko konfinamendu baten ondorioz ez ginen gure sasoi puntu onenean heldu eta txapeldun izendatzeko aukera galdu genuen. Hala ere, Espainiako Txapelketa honetarako txartela lortu genuen.

-Zeintzuk dira Espainiako Txapelketarako helburuak?

Espainiako Txapelketarako helburuek oso argiak dira. Alde batetik, gozatu. Denaren gainetik, hori baita garrantzitsuena. Denboraldi oso zaila izan da guztiontzat, gogotik egin dute lan eta merezitako saria da neskentzat. Beste alde batetik, ahalik eta gehien eta mailarik altuenean lehiatzea, denboraldi osoan erakutsi dugun bezala. Nor garen eta nondik gatozen ez dugu inoiz ahaztu behar, horregaitik gaude Espainiako 32 talde onenen artean.

-Zelangoa da zuen F multzoa?

Euskadiko bigarren sailkatu moduan goaz Lleidara, F multzoan gaude, lau partaidetik bakarra aurrera egiten duen multzo horietako batean. Aurrean Luther King hirugarren sailkatu kanariarrak, La Salle Melillako txapelduna eta Canoe bigarren sailkatu madrildarrak izango ditugu. Dakigunaren eta ikusi dugunaren arabera, talde oso indartsuak dira denak ala denak fisikoki eta horri esker partidei erritmo oso altue jartzen diete. Gure onena eman beharko dugu aurrez aurre lehiatzeko eta partidetako azken minutuetara aukerekin heltzeko.


El cadete de Liga Vasca del Lointek Gernika comienza mañana en Lleida su andadura en el Campeonato de España. El equipo dirigido por Mikel Retolaza está encuadrado en el grupo F y jugará mañana a partir de las 12:30 ante las canarias de Luther King, el sábado a las 12:00 ante La Salle Melilla y el domingo a las 10:00 ante el Canoe Madrileño. Estas son las palabras del entrenador:

-Qué tal la temporada?

Ha sido una temporada muy rara, diferente e única. Aunque en un principio pareciese que la competición iba a comenzar con cierta normalidad, no ha sido así y tras apenas dos jornadas se detuvieron las competiciones y también prácticamente los entrenamientos. Después, con la reanudación varios clubes renunciaron a participar por lo que desde la federación se tuvo que modificar el calendario. Creo que este aspecto de adaptación ha sido fundamental, nos hemos mantenido fuertes en todo momento. Ha sido una de las claves del éxito. Hicimos una buena primera fase y finalmente terminamos en con un balance de ocho victorias y dos derrotas. En la segunda no habíamos cosechado ninguna derrota hasta la última jornada. Por un confinamiento de una semana no llegamos en nuestro mejor momento de forma al partido decisivo y perdimos la oportunidad de convertirnos en campeones de Euskadi. De todas maneras, el billete para el campeonato de España estaba en el bolsillo.

-Cuales son los objetivos de cara al Campeonato de España?

Los objetivos para el campeonato de España son muy claros. Por una parte y por encima de todo, disfrutar. Eso es lo importante. La temporada ha sido muy complicada para todas, han trabajado muy duro y es un regalo más que merecido para las chicas. Por otro lado, a nivel deportivo, competir al máximo nivel, tal y como lo hemos hecho durante toda la temporada. Nunca tenemos que olvidar quienes somos y de donde venimos, así hemos llegado a entrar entre los mejores 32 equipos de España.

-Qué tal es vuestro grupo F?

Vamos como segundas clasificadas de Euskadi a Lleida. Estamos encuadradas en el grupo F, es decir, tan solo avanza a la siguiente fase uno de los cuatro integrantes del grupo. Delante tendremos a Luther King, el tercer clasificado canario, La Salle, campeón de Melilla, y Canoe, el segundo madrileño. Por lo que hemos podido ver, son conjuntos muy físicos todos ellos y gracias a su fuerza imponen un ritmo de partido muy alto. Tendremos que dar nuestra mejor versión para plantarles cara y competir de tú a tú buscando llegar con opciones de victoria a los últimos minutos.