[:Eu]Ezin hobeto joan zen joan den asteburuan gurean ospatutako Final 4-a. Maloste eszenatoki paregabea izanik, gure txikiak Bizkaiko txapeldun bilakatu ziren gainontzeko taldeei inongo aukerarik eman gabe.
Ostiralean Tabirakoren aurka jokatu genuen lehen partida. Hasieratik gure erritmoa inposatuta arin bideratu genuen kontua. Hortik aurrera, intentsitate puntua jeitsi gabe, partida bukatu arte jarraitu zuten neskek. Amaieran, 50 puntuko alde nabarmena eta azpimarratzekoa jokalari guztiek egindako ekarpena.
Larunbatean berriz, finala genuen zain. Ostiraleko Loiola eta Lauron artean jolastutako finalaurrekoa gogorra izan zen, besteak beste, bi luzapenen ostean gailendu zirelako Indautxu aldekoak.
Gure neskak freskoago egonik, Loiolatarren nekea eta karga fisikoa aprobetxatu nahian atera ginen. Kantxara. Lehen minututik gurera lanean jarrita 13-0ko tartea zabaldu zen markagailuan. Hortik aurrera, erritmoa mantentze horrek aldearen handitzea ekarri zuen. Azkenean, 50 puntuko aldearekin akta itxi eta gure neskak Bizkaiko Txapeldun izendatu ziren.
Espainiako txapelketarako txartela lortu arren, datorren bi asteburuetan Euskadiko txapela jokatuko dugu, Arrasate eta Arabaren aurka (Gipuzkoa eta Arabako txapeldunak dira eta).
1,2,3… Gernika![:]



