Ointxe Arrasate 39-79 Gernika Txiki
Euskadiko final 4eko lehen partidua Gipuzkoako txapeldunen aurka izan dugu, Arrasateko taldearen aurka hain zuzen.
Partidua parekatuta hasi den arren, lehen laurden erditik aurrera aldea hartu dute gure neskek. 11-22.
Falta asko izan dira gaurkoan bi taldeen partetik, eta horrek partida birplanteatzea ekarri du. Atsedenaldian 30-39 Gernikarrentzat.
Bigarren zatia arin hasi da, ia ohartu gabe. Ez dugu asmatu gure erritmoa jartzerako orduan eta joku geldoa nagusitu da. Hala ere, aldea handitzen joan da. Hirugarren laurdenaren bukaeran, 36-52.
Nahiz eta jokalari asko falta arazoekin eduki, azken laurden zoragarria jokatu dute gure neskek, 3-27ko partziala lortuz. Bukaeran, 39-79 gure txikientzat.
Honela, Arabako txapeldunarekin lehiatuko gara hurrengo zapatuan, 10:15tan, berriro ere Deustuko Kiroldegian. C.B Araba izango da aurkaria.
Bitartean, guk lanean jarraituko dugu. 1,2,3… GERNIKA![:]