Gernika Bizkaia

Gure sustraiak – Nuestras raíces

2021/2022 denboraldirako Lointek Gernika Bizkaiaren bazkideen berritze kanpaina martxan dago. Datorren sasoian, berriro eta betiko lez, Malosteko harmailak zalez beteta ikusteko ilusioa, gogoak eta esperantza daukagu.

Horrez gain, 2021/2022 denboraldi honetan klubak bere 25. urteurrena beteko du eta horregaitik urte ahaztezin baten bilakatu nahi dugu. Unerik txarrenetan eman diguzuen hauspo eta indar hori bueltan emateko eta Lointek Gernika Bizkaiako bazkide izateak inoiz baino abantaila gehiago izango ditu.

  • 2020/2021 denboraldiko kuotaren itzulera eskatu ez zuten bazkide guztiek haien izena izango dute Emakumezkoen Endesa Ligako 2021/2022 sasoiko kamisetan. Bazkide berriek 50 euroren truk haien izena jartzeko aukera izango dute.
  • Guuk-ek garatutako aplikazioaren bidez Malosteko partidak ikusteko aukera streaming bidez, bazkideek soilik duten eskubidea.
  • Beherapenak Gernika KESBek antolatzen dituen kanpus eta kirol ekintzetan.

Klubak, egungo egoera ekonomikoaz jakitun, iazko prezioak mantentzea erabaki du.

  • VIP: 125 euro (jesarleku propioarekin)
  • Nagusiak: 95 euro
  • Gazteak: 40 euro
  • Gaztetxoak: 25 euro

BERRITZE KANPAINA EKAINAREN 20a ARTE

  1. Haien kuota helbideratuta dutenei, kontrakorik ez esatekotan, automatikoki berrituko zaie haien bazkide kuota.
  2. Haien kuota helbideratuta ez dutenen bazkideek aukera hauek izango dituzte kuota ordaintzeko. Batetik, bidali mezu elektroniko bat hurrengoko datuekin socios@gernikasaski.com helbidera kuota helbideratu nahi izanez gero: Izen-abizenak, NAN, telefonoa, helbide elektronikoa, kontu korronteko zenbakia eta kuota mota. Bestetik, Gernika KESB aplikazioaren bidez edota www.gernikasaski.com webguneko “Hazte socio” atalean, bertako datuak betez. Azkenik, hurbildu Gernika KESBek datozen asteetan Pablo Picasso kalean jarriko duen standera.
  3. Baja eman nahi izatekotan, azken eguna ekainaren 20a izango da eta hurrengoko pausu hauek jarraitu beharko dira. Mezu elektroniko bat bidaliko beharko da socios@gernikasaski.com helbidera hurrengoko datu hauekin: Izen-abizenak, bazkide zenbakia eta mezu elektronikoko gai eta testuan jartzen baja emateko nahi hori.

Klubetik atsedenik gabe galbiltza gure bazkideei abantailak eta promozioak bilatzen. Horrela, Rural Kutxarekin akordio berri bat sinatu dugu.

Hitzarmen honi esker taldeak kirol onura asko izango ditu, eta haratago joanez, bazkideentzako abantaila ugari edukiko ditu urte osoan zehar. Hau da, klubari eta zalegoari laguntzeko akordioa da. Rural Kutxaren bezero denei eta doako kontu berri bat sortzen dutenei %50eko deskontua osatuko zaie bere kuotaren itzuleran “Ongi Etorri Kuota” izenekoaren bidez. Guztiz doako da, inolako kostu edo komisiorik gabekoa.

Promozio honetako izen-ematea Gernikako Rural Kutxako egoitzan ( Barrenkalea, 1) osatuko da.

Gainera, bazkideen kuotako %50a itzultzeko aukeraz gain, interesa duenarentzat, Rural Kutxak hiru hilabete eskeintzen ditu DOAN Guuk kontratatzerakoan eta “Cuenta con nosotros” ongi etorri kontuaren bidez helbideratzekoan (kontu bat, debito txartel bat eta doako transferentziak gutxienez 24 hilabetetan). Doako hiru hilabete lortu ahalko dituzue bai 42 euroko fibra eta mugikor paketean baita mugikor paketeetan ere. Rural Kutxak gehienezko 42 euroak itzuliko ditu lehen hiru hilabete bakoitzean.


Esta temporada se nos ha hecho difícil sin contar con vuestro apoyo y aliento en cada partido, sin ver la marea granate llenando nuestras gradas. Tenemos muchas ganas e ilusión por veros de vuelta.

La temporada 2021/22, en la que además celebramos nuestro 25o aniversario, queremos que sea inolvidable, por eso desde el club estamos trabajando para poder ofreceros más ventajas que nunca por ser socios/as.

  • Vuestro nombre en la camiseta del equipo de Liga Femenina
  • Para los/las socios/as que no solicitaron devolución parcial la temporada pasada, y para nuevos/as socios/as con un cargo extra de 50€. 
  • App con permisos especiales para socios/as. Por ejemplo, ver todos los partidos de Maloste por streaming.
  • Descuentos en la participación en campus y actividades deportivas organizadas por el Gernika KESB. 

Mismas cuotas de socios/as que la temporada pasada:

  • SOCIOS VIP 125 euros
  • ADULTO 95 euros
  • GAZTE 45 euros
  • GAZTETXO 20 euros

LA CAMPAÑA DE RENOVACIÓN DURARÁ HASTA EL 20 DE JUNIO 

  1.  Los/las socios/as con cuentas domiciliadas renuevan automáticamente.
  2. Los/las socios/as no domiciliados puede enviar un email a socios@gernikasaski.com con sus datos (nombre y apellidos, DNI, teléfono, email, no de cuenta y tipo de abono deseado) o hacerlo a de la app o de la web gernikasaski.com en el apartado ‘Hazte socio’.
  3. Los/las que quieren darse de baja, puede enviar un email a socios@gernikasaski.com con sus datos (nombre, apellidos y no de socio, indicando en el Asunto y cuerpo de email que desean darse de baja).

Os informamos que hemos firmado un acuerdo con RURAL KUTXA.

Esta colaboración supone una ayuda para nuestro desarrollo deportivo y, además tiene el ánimo de beneficiar a todas las personas que formáis parte del Club, así como a todos los/las socios/as. 

A todos los clientes de Rural Kutxa y a todos los nuevos clientes que soliciten su propia cuenta gratuita, os obsequiarán con la DEVOLUCIÓN del 50% de la cuota de socio en vuestra cuenta denominada “Cuenta Bienvenida”. Es totalmente gratuita, sin ningún gasto ni comisión. 

Para adherirte a esta promoción tan sólo tienes que acudir a la oficina de Rural Kutxa en Gernika (en Barrenkalea, 1). 

Adicionalmente, para todos los que estéis interesados, Rural Kutxa os ofrece 3 meses GRATIS al contratar Guuk y domiciliarlo en el pack bienvenida de Rural Kutxa “Cuenta con nosotros” (compuesto por una cuenta, una tarjeta de debido y transferencias gratuitas a través de banca a distancia durante por lo menos 24 meses). Podréis obtener tres meses gratis tanto en el paquete de 42€ fibra + móvil, como en los paquetes de móvil. Rural Kutxa os devolverá el importe de 42€ máximo cada uno de los tres primeros meses.