Orain gutxi iragarri du FEB-ek (Espainiako saskibaloi federazioak) aurtengo saskibaloi entrenatzaile goreneko kurtsoko onartuen zerrenda. Bertan dago Mikel Retolaza “Mikelo”, Infantil nesken entrenatzailea. Hau jakinda, berarekin hitz egitera hurbildu gara, erronka honen inguruan galdezka. Hona hemen entrenatzaile Busturitarrak erantzundakoak:
¿Zerk bultzatu zaitu, bada, Entrenatzaile kurtso gorena egitera?
Beti euki dot noz edo noz entrenatzaile ixeteko ametsa. Saskibaloi entrenatzaile munduen sartu nintzen behin (jokalari moduen ez nebalako etorkizun askorik ikusten…) eta ordutik sorgindute nau. Aito Garcia Reneses-ek esan eban behin: “El baloncesto es un veneno que, cuando te entra en el cuerpo, quieres más, más y más”. Hori da pasau jatena, esaldi baten esanda.
Oin bi uda klubak eta Seber Altube ikastolak elkarlanean antolatu eben entrenatzaile ixeteko oinarrizko kurtsoa eta ez neban bi bider pentsau. Iazko aste santutan bigarren gradue ataratera animau nintzen Bilbon, Indautxuko Jesuiten eskolan.
Kurtso gorena eiteko arrazoi potoloena jakin gurea da. Maite dot kirol hau eta formazinoan lan eitea, baina horretan jarduteko, lehenengo eta behin, norbera formau biher da. Halan dala ta, aste honetan hasi dogu kontue. (Lehenengo online atal teoriko bat, eta gerora Uztailien 15 eguneko atal presentziala Zaragozan eta azkenik proiektu finala).
Uztaileko 15 egun horietan Zaragozan biziko duzunaren ideiarik bai?
Dekoten idea bakarra da, ahalik eta gehixen ikesten noala. Lehen esan doten moduen, entrenatzaile moduen hazi eta gerora nire apotazinoa eiteko Gerniken (Bai klubien, bai saskibaloi eskolatan).
Zaragozan elkartuko garen entrenatzaile danak antzerako ideakaz joango garela uste dot. Irakasliek eta tutoriek izen handiko entrenatzailiek dire, esperientzi askodunek.
Badakit zoramena ixengo dala, formato intentsiboan egingo dogulako, 15 egunien gelditu barik. Halan be, ilusinoz eta gogo itzelagaz goaz.
Zure ustetan, zeintzuk dira kurtsoak egingo dizkizun ekarpenak?
Lan ordu asko, lo ordu gitxi eta saskibaloi sobredosi bat topako dotela esaten dabe aurreko edizinoetara joan diren ezagunek. Lehen esan doten moduen, ahalik eta gehixen ikastera noa. Pentsaten dot entrenadore baten ikasketa prozesue ez dala inoiz gelditzen, beti dauelako gauza barrixek ikusten, probaten edo ikertzen. Zaragozan ikuspuntu eta jatorri ezberdineko entrenatzaile asko batuko gara, ikasle zein irakasle. Eurengandik ikesi leiken dana ezin da imaginau bez. Dana dala, nire begixek Gerniken dauz. Kurtsoa eiten joatea erabaki badodan, formau, ikasi, eta entrenadore moduen hazteko da; gerora gure klub eta saskibaloi eskolatan inbertiduteko.[:]