Celta 60-41 Gernika txiki
Ilusioz gainezka aurkeztu gara txapelketa nagusiko lehen partidura, eta horrela hasi gara jolasten.
Lehen bi laurdenak oso onak izan ditugu,
erasoan ideiak argi eta defentsan jarrera sendoa erakutsiz. 9 puntuko aldea izan dugu gehienez, eta atsedenaldira 4 puntu goitik iritsi gara.
Bigarren zatia beste kontu bat izan da. Celta zonakako defentsan jarri da eta hori izan dugu galbide nagusia. Taldeak ez du jakin aurrera egiten, baloi jabetzak ezin bukatuta. Celta berriz erasora arin irten da eta erraz aurkitu ditu saskiratzeak. 21-6 galdu dugu hirugarren laurdena.
Hortik aurrera korrontearen aurka ibili gara eta saski ‘average’-a ahalik eta txikiena izatea saiatu garen arren, ezin izan dugu 19 puntuko aldea jeitsi.
Bihar 18;00tan Zaragozako Helios hartulo dugu. Gogoz eta lan eginez garaipena lortuko dugulakoan… 1,2,3… GERNIKA!